UPV/EHUko errektore izateko hautagaia

Mikel Villamañe Gironés

Eraldaketa Digitalaren eta Komunikazioaren arloko errektoreordea izateko hautagaia

Mikel Villamañe Gironés (Lasarte-Oria, 1979) Informatikan ingeniaria eta Ingeniaritza Informatikoan doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean. 2003. urteaz geroztik, irakasle-karrera luzea egin du UPV/EHUn, eta, 2006. urteaz geroztik, eskolak ematen ditu Bilboko Ingeniaritza Eskolan, sistema informatikoen analisi eta diseinuan, zibersegurtasunean eta gailu mugikorretarako aplikazioen garapenean arreta jarrita. Bere irakaskuntza lanak Docentiaz programaren ebaluazio Bikaina jaso du.

GaLan eta ADIAN ikerketa-taldeetako kide gisa, adimen artifiziala, ikaskuntzaren analitika eta tresna teknologiko aurreratuak erabiliz hezkuntza-prozesuak hobetzera bideratu du bere lana. Estatuko eta nazioarteko hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du. 20 artikulu baino gehiago argitaratu ditu eragin handiko aldizkari zientifikoetan, eta nazioarteko izen handiko kongresuetan aurkeztu ditu bere lanak.

2019ko irailetik, UPV/EHUko eCampus zerbitzua zuzentzen du. Lanpostu horretan, berebiziko garrantzia izan zuen COVID-19aren pandemian, UPV/EHUko irakaskuntza osasun-egoerara egokitzeko prozesuaren buru izan zen, eta hezkuntzaren jarraipena bermatu zuen ziurgabetasun handiko testuinguru batean.

Ikerketa eta irakaskuntza jarduerez gain, mendi-ibiliak eta igeriketa aisialdian gozatzen dituen jarduerak dira. Zinema eta telesailak ere maite ditu, eta garraio publikoaren defendatzaile sutsua da.