UPV/EHUko errektore izateko hautagaia

María González Alriols

Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordea izateko hautagaia

María González Alriols (Madril, 1978) Ingeniaritza kimikoan lizentziatua (2003, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean) eta Ingurumen-ingeniaritzan doktorea (2010, UPV/EHUn, doktoregoko sari berezia). 2008tik Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumen Ingeniaritza saileko irakaslea da UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan. Gaur egun irakasle agregatua da eta 2022tik, “Material Berriztagarrien Ingeniaritza” doktorego-programari atxikita dago. Bere irakaskuntza eta ikerketa ingeniaritza kimikoa, bioenergia eta iturri berriztagarrietan oinarritutako materialen ezagutza-arlora lotuta dago.

“BioRP, Biorrefineria Prozesuak” Talde Kontsolidatuko ikertzailea da, eta bere lanaren bidez, kimika berdean ezagutza sortzen lagundu nahi izan du, garapen industrial iraunkorrago baterantz, inguruko sektore industrialarekin estuki lan eginez eta gure gizartearen egungo arazoei irtenbideak ematen saiatuz. Bere ikerketak material eta energia berriztagarriak lortzeko biomasa lignozelulosikoa bereizteko, zatikatzeko eta eraldatzeko prozesuen azterketan oinarritzen dira, ingurumen, ekonomia eta gizarte jasangarritasuna eta eraginkortasun energetikoa barne. 50 ikerketa-proiektu lehiakorretan baino gehiagotan parte hartu du.

Bere ikerketa 50 artikulu baino gehiagotan argitaratu da dagokion jakintza-arloan eragin handia duten aldizkari indexatuetan. Liburu bat argitaratu eta zazpi kapitulu idatzi ditu liburu espezializatuetan. Hiru seiurteko ditu ikertzeko. Hiru doktore-tesi zuzendu ditu eta bat gainbegiratzen ari da gaur egun. Lignocellulose, Trends in Renewable Energy, Sustainability, Chemical Engineering Transactions edo Frontiers in Energy Research: Bioenergy and Biofuels aldizkari espezializatuetako argitalpen-kontseiluko kidea da. Spin-off Ma+D, Hondakinen Balorizazio Ingeniaritzako (2014) bazkide fundatzailea da.

Diziplina anitzeko giroetan lan egitea gustatzen zaio, eta, beraz, aktiboki kolaboratzen du nazioko eta nazioarteko beste ikerketa-talde batzuekin. Dibulgazio-lanaren barruan, sarritan parte hartzen du hitzaldi eta biltzar zientifikoetan (60 lan baino gehiago aurkeztu dira) eta publiko orokorrari zuzendutako beste ekintza batzuetan, hala nola “Ikertzaileen gaua”, “Zientziaren astea”, edo Inspira STEAM proiektua, gazteen artean, bereziki nesken artean, zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa sustatzea helburu duena.

Bere aisialdia lagun eta familiaz gozatzen ematen du, ahal badu, itsasotik gertu.