UPV/EHUko errektore izateko hautagaia

Josune Pérez Estrada

Idazkari Nagusia izateko hautagaia

Miren Josune Pérez Estrada, UPV/EHUn Zuzenbidean lizentziatua eta doktorea (2021), Bizkaiko Abokatuen Elkargoan Praktika Juridikoko masterra, Administrazio Zuzenbideko Ikasketa Aurreratuen Diploma (UPV/EHU). 2024tik Irakasle Titularra, 2021etik Agregatua, Zuzenbide Publikoko Sailean, Zuzenbide prozesalaren arloan. UPV/EHUko Estatutuen Garapenerako Batzordeko idazkaria (2021eko abendutik). UPV/EHUko klaustroko kidea.

Bilboko epaitegietako behin-behineko epailea (2000 – 2004). Euskal Herriko epaitegietako Justizia Idazkaria (2004tik 2013ra). 2012ko “Justiziaren Kalitatea” saria, “Justizia gardenagoa” modalitatean, BJKOak emandakoa, Durangoko Justizia Bulego berriaren martxan jartzeko ekimenagatik.

Zuzenbide Fakultatean, Bizkaiako Atalean, mugikortasun-programen koordinatzailea izan da. AKADEME programa (Berdintasunaren Zuzendaritzak emanda) egin zuen, UPV/EHUko emakumezko akademikoen lidergoa bultzatzeko. Zuzenbide Graduko irakaskuntza ematen du Zuzenbide Fakultatean, Bizkaiko Atalean, eta Abokatu eta Prokuradoreentzako Masterrean. DOZENTIAZ programan ebaluazio bikaina lortu du. Garapen Iraunkorreko Helburuei (HGE) eskainitako hiru Hezkuntza Berrikuntza Proiektutan (PIE) parte hartzea.

Ikerketa-ildo garrantzitsuenak: oinarrizko eskubideen babesa eta prozesu-bermeak, datu pertsonalen babesa, Justizia digitala. Euskal Herriko Herri Administrazioaren Institutuak (EHHA) eta Manuel Serra Domínguez Fundazioak emandako hainbat ikerketa-laguntzen onuraduna (2003, 2019 eta 2021). Ikerlari gisa I+G+Bko hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du, bai nazionaletan bai europarretan. “Oinarrizko Eskubideak eta Europar Batasuna. Europar Batasuneko Askatasun, Segurtasun eta Justizia Esparruari buruzko erreferentzia berezia” izeneko Ikerketa Talde sendotuko kide izan da, UPV/EHUn. Gaur egun, Teknozientzia berriei aplikatutako Gizarte eta Lege Zientzietako A Ikerketa Taldearen kidea da. “Genero ikuspegiarekin justizia digital eta algoritmikoaren gakoak” proiektu, GODAS proiektuan “Osasun eta genetika datuen erabilera sekundarioen gobernantza” eta “Gizarte digitalean eskubide digitalen ezarpenaren alde” proiektuetan parte hartzen ditu. 2022-2023 proiektu unibertsitate-enpresan parte hartu du “ASG (ingurumen, gizarte eta gobernu korporatiboko alderdiak) gaiei buruzko finantza ez diren informazioa prestatzea eta egiaztatzea, Euskal Herriko hirugarren sektoreko eta gizarte-erakundeen kudeaketa hobetzeko”. UPV/EHUko Zuzenbide eta Genoma Humanoaren Katedrako sareko kidea. UPV/EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UNESCO Katedrako kidea.

3 monografiaren egile bakarra da eta hainbat indexatutako aldizkari zientifikotan eta obra kolektiboetan argitalpen zientifikoak, eta irakaskuntza-argitalpenak ere egin ditu. Estatu mailako eta nazioarteko kongresuetan ponentziak eta komunikazioak eman ditu. Aldizkari zientifiko askoren peer-review egile da. UIKeko uda ikastaroaren zuzendaria izan da: “Datuetan oinarritutako Justizia. AA eta datuak Justizian” (UPV/EHU, 2023).

Irakurtzea, zinema, eta lagun eta familiaren konpainiaz gozatzea ditu gustuko.