UPV/EHUko errektore izateko hautagaia

Jordan Santos Concejero

Arabako Campuseko errektoreordea
izateko hautagaia

Jordan Santos Concejero (Zaldibar, 1985), Biologian lizentziatua da Gradu Amaierako Aparteko Sariarekin eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan doktorea nazioartean aipamenarekin eta EHUko Ezohiko Doktorego Sariarekin. Gaur egun, Gorputz eta Kirol Hezkuntza Saileko, Hezkuntza eta Kirol Fakultateko (Vitoria-Gasteiz) irakasle agregatua da (Irakasle Osoa gisa akreditatuta). 2013an eta 2014an University of Cape Town (Hegoafrika) Giza Biologia Saileko postdoc ikertzailea izan zen. European College of Sport Sciences-eko kidea da, non Young Investigator Award Travel Grant bi aldiz eman dioten. 

Kudeaketa mailan, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien ataleko koordinatzailea izan da, Hezkuntza eta Kirol Fakultatean eta fakultate bereko Nazioarteko Harremanetarako dekanordea da. 

Era berean, 2022tik UPV/EHUko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Masterreko arduraduna da. Eusko Jaurlaritzak IT1726-22 (Virtual Sensorization for Bioengineering) akreditatutako Ikerketa Taldeko kidea da eta Consejo Superior de Deportes finantzatutako European Network of Swimming Performance nazioarteko sarearen kidea da. Journal of Citation Reports aldizkarietan indexatutako 70 artikulu zientifiko argitaratu ditu, liburu oso bat eta hainbat liburu-kapitulu, 50 ekarpen nazio eta nazioarteko kongresuetan eta erakunde publiko eta pribatuek finantzatutako 27 proiektu eta kontratutan parte hartu du fisiologia eta kirol-errendimenduaren arloan. 

Guzti hau, CNAIren 2 sei urteko ikerketa-aldirako aintzatespena eman dio (2009-2014 eta 2015-2020). Kirol zientzien arloan 6 doktorego tesi zuzendu ditu, horietako 3 nazioartekoak eta bat ezohiko doktorego sariarekin. 2020ko ANTA Sports Award sariaren eta European College of Sport Sciences-ren 2019ko artikulu onenaren sariaren finalista izan da. ACTko dopinaren aurkako eta osasun kontrolerako batzordeko burua da gaur egun, eta kiroletako osasunaren babeserako espainiako agentziaren kanpoko kolaboratzailea izan da (AEPSAD). 

Dibulgazio mailan, aldizka, prentsa idatziko artikuluekin (La Voz de Galicia, El mundo, La Vanguardia, El Confidencial, MARCA, El Español, el Norte de Castilla…), Irratian egindako elkarrizketekin (Euskadi Irratia, COPE, Onda Vasca , Radio 5, RAC1, SER…) eta Telebistan (ETBko Teknopolis Programa, Movistar +, CUATRO, Teledeporte…) parte hartzen du, baita bestelako ekitaldietan, hala nola, UPV/EHU-ko Zientzia Astearen bakarrizketa zientifikoak. 

Pertsonalki, entrenatzea da bere pasio gorena, eta gaztetan nazioarte mailako atleta izan da 1500 metrotan Espainako selekzioarekin eta orain, helduaroan, halterofilian.