UPV/EHUko errektore izateko hautagaia

Inmaculada Arostegui Madariaga

Ikerketaren arloko errektoreordea
izateko hautagaia

Inmaculada Arostegui Madariaga (Fika, 1966) Matematika Zientzietan lizentziatua (1991) eta doktorea (2007) UPV/EHUn, eta Bioestatistikan Osasun Zientzietako masterra egindakoa Johns Hopkins Universityn (1996). Gaur egun Estatistika eta Ikerkuntza Operatiboa arloko irakasle osoa da Zientzia eta Teknologia Fakultatean, Galdakao-Usansolo Unibertsitate Ospitaleko eta  Basque Center for Applied Mathematicseko ikertzaile kolaboratzailea eta Ikerketaren arloko errektoreordea.

Bioestatistikan ikertzen du, eta bereziki osasun zerbitzuetako ikerkuntzan du interesa. Ikerkuntzako 3 seiurteko eta transferentziako bat dauzka, argitalpen zientifikoak 100 baino gehiago eta 3.500 aipamenetik gora.

Hainbat ikerketa proiektutan eta sare eta talde kontsolidatuetan parte hartzen du, baita enpresekin kontratutan ere, horietako askotan ikertzaile nagusia izanik. Sei doktorego tesi zuzendu ditu. Bere irakaskuntza Estatistika Aplikatua, Bioestatistika eta Osasun Publikoa arloetan zentratzen da, hainbat hezkuntza-lankidetzako praktiken gainbegiratzearekin osatuz. Docentiaz programan bi ebaluazio positibo izan ditu, azkenekoa bikaina.

UPV/EHUko Gizakiekin lotutako Ikerketetarako Etika Batzordeko kidea izan da (2018-2021), baita Sociedad Española de Biometría (Spanish Region of the International Biometric Society) elkarteko kidea da ere (2006-orain),  presidentea izan delarik (2016-2017), eta Sociedad de Estadística e Investigación Operativa elkartearen Kontseilu Betearazlekoan parte hartu du ere (2018-2022). Estatistika eta haren aplikazioak gizartera hurbiltzeko jardueretan modu aktiboan parte hartzen du, batez ere euskaraz.

Aisialdian sukaldaritzaz eta aire libreko kirolaz familian gozatzea ditu gustuko.