UPV/EHUko errektore izateko hautagaia

Gorka Moreno Márquez

Bizkaiko Campuseko errektoreordea
izateko hautagaia

Gorka Moreno Márquez (Irun, 1979). EHUn Politika eta Administrazio zientzietan lizentziatua (2007) eta Soziologian doktorea (2007). Gaur egun Soziologia eta Gizarte Langintzako Saileko Irakasle Titularra da eta Soziologiako Graduan eskolak ematen ditu. 

Graduondoko irakaskuntzan esperientzia handia du, bai EHUn zein espainiar edo latinoamerikar unibertsitateetan. 2011. urtetik 2019 ra Ikuspegi – Euskal Immigrazioaren Behatokiko Zuzendaria izan da eta gaur egun bertan ikertzaile moduan aritzen da. Era berean, Eusko Jaurlaritzak aitortutako Partehartuz izeneko ikerketa talde egonkortuko kidea da.

2007 urtean Eusko Jaurlaritzak ematen duen Euskal Gizarte Errealitate saria irabazi zuen . Bi doktorego tesien kozuzendari izan da eta 70 ikerketa-kontratu zein proiektu baino gehiagotan parte hartu du, horietako 50 ingurutan Ikertzaile Nagusia izanik.

Ikerketa-kontratu horietako gehienak  administrazio publikoekin egin dira. 10 liburu oso eta 48 liburuetako artikulu argitaratu ditu. Era berean, taldean egindako 5 liburuen editorea edo koordinatzailea izan da eta bi irakasgaientzat euskaraz egindako irakaskuntza materiala sortu du. JCR edota Scopusen jasota dauden aldizkarietan 14 artikulu argitaratu ditu.

Gaur egun Papers de Sociología izeneko aldizkariko Editore Batzordeko kide eta hainbat aldizkari akademikotako zuzentzaile da. Sarritan nazioarte mailako kongresu zein konferentzietan hizlari gonbidatu bezala parte hartzen du. 2015 urtean Ecuadorreko Giza-Mugikortasuneko Ministeritzaordeko aholkulari izan da.

Telebista zein irrati programetan sarritan gizarte analista espezializatu bezala parte hartzen du eta gaur Argia aldizkariko artikulugile izan da.

Bidaiatzea eta  irakurtzea (eleberri beltza ahal bada) asko gustatzen zaizkio. Gaur egun gero eta gehiago ari da disfrutatzen bere bi alaba nerabeetaz.