UPV/EHUko errektore izateko hautagaia

Fernando Tapia Alberdi

Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordea izateko hautagaia

Fernando Tapia Alberdi (Azkoitia, 1969) Zuzenbidean lizentziatua (UPV/EHU), Zuzenbidearen Soziologian Nazioarteko Masterra (Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundea) eta Zuzenbidean doktorea (UPV/EHU), Zuzenbidearen Filosofiako irakaslea da UPV/EHUko Zuzenbide Fakultatean 1997. urteaz geroztik.

Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundearen Zuzendaritza Batzordeko kidea (1999-2003), UNED-Bergara Fundazioaren Patronatuko kidea (2003-2007), Administrazio Zuzenbidea, Konstituzio Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Filosofia Saileko Idazkari akademikoa (2015-2017), UPV/EHUko Gipuzkoako Campusaren Garapenerako eta Kanpo Harremanetarako Zuzendaria eta Joxemari Korta zentroaren zuzendaria (2017-2019) eta Garapen Zientifikoaren eta Transferentziaren arloko Errektoreordea (2019-2020) izan da.

Madrilgo Abokatu Kolegio Txit Goreneko kide da, nahiz ez dagoen jardunean. Kirolaren esparruan lan ezberdinak burutu ditu, batez ere Euskal Pilota Federazioetan, aholkulari juridiko gisa. Kudeaketa publikoaren esparruan ere badu eskarmenturik, besteak beste, Gizarte eta Erakunde harremanetarako Foru Diputatu (2003-2007), Euskal Eurohiria Garatzeko Mugazgaindiko Agentziaren Kudeatzaile (2003-2007), eta Kirolgi Fundazioaren Presidente (2003-2007) karguak izan baititu.

Gaur egun Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordeko kidea, Zuzenbide Fakultateko Justizia Sozialaren aldeko Klinika Juridikoaren Zuzendaritza Batzordeko kidea, AKTIBA-IT (prAKTikak, Ikasketa eta BAlioak) ikerketa taldeko kidea eta Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko Errektoreordea da (2021etik aurrera).

Zaletasunei dagokienez, bere aisialdirako denbora gitarra jotzen eta running-a eta piragua bezalako kirolak praktikatzen ematen du. Atletico San Sebastian kirol elkarteko kidea da eta interes handiz jarraitzen du Euskal Pilotari buruzko guztia.