Federico Recart Barañano
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea
izateko hautagaia
Federico Recart Barañano (Bilbao, 1970) Telekomunikazio Ingeniaria (1994) eta Telekomunikazioetan Ingeniari doktorea (2001) da (UPV/EHU). 2003tik Irakasle Titularra da Teknologia Elektronikoa Arloan, Bilboko Ingeniaritza Eskolan.
Irakaskuntzari dagokionez, azpimarragarria da Teknologia Elektronikoa Saileko irakasgaiak euskalduntzeko lana. Lan horren ondorioa dira euskarazko hainbat irakas-argitalpen. Ikerkuntzari dagokionez, aitortutako hiru seiurteko ditu. 1993tik Erdieroaleen Taldekidea da, eta UPV/EHUko Teknologia Mikroelektronikoaren Institutuaren (TiM) fundatzaileetako bat da.
Haren ikerketa lerro nagusiak siliziozko zelula fotovoltaikoen fabrikazioa eta PV dispositiboen karakterizazioa dira. Ikerketa proiektu ugaritan hartu du parte. Hainbat patenteren asmatzaileetako bat da eta artikulu zientifiko eta nazioarteko kongresuetarako komunikazio ugari argitaratu ditu.
Doktorego ondoko ikerketa egonaldiak burutu ditu Australian National University-n (ANU) eta Energy research Centre of the Netherlands (ECN) zentroan. Oraingoz hiru doktorego tesi zuzendu ditu. 2013-2021 artean Plantilla Antolatzeko Zuzendaria izan da. 2021eko urtarriletik UPV/EHUko Irakasle-Ikertzaileen Arloko Errektoreordea da.
Bi seme-alaben aita da, eta aisaldian naturan eta hirian paseoan ibiltzea eta literaturaz gozatzea ditu gustukoen.