UPV/EHUko errektore izateko hautagaia

Beronika Azpillaga Larrea

Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordea izateko hautagaia

Beronika Azpillaga Larrea (Ondarroa, 1967) lizentziaduna da (1990) eta doktorea (2005) Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan: Pedagogia UPV/EHUn; irakasle agregatua 2010az geroztik, irakasle da Hezkuntza Zientzien sailean, Hezkuntzako Ikerketa eta Diagnostiko Metodoen sailean 1999az geroztik, Pedagogia eta Gizarte Hezkuntza graduetan, eta European Master of Education and Multilingualism masterrean; Bigarren Hezkuntzako, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako irakasleen prestakuntzarako masterrean; eta Gizarte eta Hezkuntza arloko Ikerketa masterrean. Bere irakaskuntzak “komunikazio-interakzioa irakaskuntzan”, “hezkuntza-orientazioa” eta “hezkuntza-testuinguruetako gatazken kudeaketa” gaiak jorratzen ditu.

“GANDERE, genero-sozializazioa eta hezkuntza-testuinguruak” UPV/EHU ikerketa taldean parte hartzailea da ikertzaile gisa, eta talde horren baitan garatu da eskola-hobekuntzari buruzko ikerketa-ildoa, Eusko Jaurlaritzako Irakas Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundearekin lankidetza estuan. Helburu nagusia da euskal hezkuntza-sistemaren eskola-emaitzak hobetzen dituzten praktikak identifikatzea. Ildo hori osatzen dute Ezagutzaren Gizartea I+G+Bko 3 proiektuk, eta horietako azkenaren ikertzaile nagusia da “Eskola-hobekuntza genero-ikuspegitik” (2019-2022). Proiektu horien azpian dagoen eredu metodologikoa beste hezkuntza-testuinguru batzuetan ere aplikatu egin da, hala nola Andaluzian, Balearretan, Errioxan, Salamancan, Nafarroan eta Kalifornia Beherean.

25 ikerketa-proiektutan parte hartu du, denak deialdi lehiakorren bermea dutenak; horietako 4ren IN izan da; 50 argitalpenen egilea da, eta horietatik 24 indexatutako eragin-aldizkarietan bistaratu dira; 6 libururen, 10 liburu-kapituluren eta 37 komunikazioren egilekidea da biltzarretan, eta bi ikerketa seiurteko ditu. Doktorego tesi baten zuzendarikidea izan da eta beste bi ari da orain zuzentzen. Aldizkari indexatuetan artikuluak ebaluatzen ditu, hala nola, Revista de Educación, Revista de Orientación y Psicopedagogía eta Bordón aldizkarietan. Hainbat hitzaldi nagusi egin ditu, Lehen eta Bigarren hezkuntzako irakasleentzako; ikertzaileentzako prestakuntza garatu du Kalifornia Behereko Unibertsitatean, (Mx) eta La Sabanan (Kolonbia). Egonaldi akademikoak egin ditu Los Angeleseko Kaliforniako Unibertsitatean, eta Erromako La Sapienza Unibertsitatean.

Unibertsitatean egindako kudeaketak Departamentuko Idazkaritzaren, Departamentuko Zuzendariaren eta Pedagogiako Graduaren Koordinatzailearen ardurak biltzen ditu; gaur egun, Euskara eta Kultura arloetako Zuzendaria da Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzan.

Elkarrizketa gustatzen zaio, eta sorkuntza, bere edozein modalitate artistikotan, bai beste pertsona batzuen lanetaz gozatzea, bai norberaren lanen ekoizpenean esperimentatzea (idaztea, margotzea, eskultura … ).