UPV/EHUko errektore izateko hautagaia

Agustín Erkizia Olaizola

Gipuzkoako Campuseko errektoreordea
izateko hautagaia

Agustin Erkizia Olaizola (Aizarnazabal, 1963) Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna (UPV/EHU, 1987) eta doktorea (UPV/EHU, 2012) da. Gaur egun, Finantza Ekonomia eta Kontabilitatea arloko irakasle titularra da Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Donostia). Ebaluazio bikaina jaso du Docentiaz programan.

Liburu baten egilea eta, hiru libururen eta 25etik gora artikulu zientifikoren egilekidea da. Parte hartu du 15 ikerketa proiektutan, enpresa edo/eta administrazioekin gauzatutako I+Gko 19 kontratutan, eta doktorego tesi baten zuzendarikide izan da. Herri Erakundeen Kudeaketa (HEREKU) izeneko graduondokoa zuzendu du (2002-2008).

Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako zuzendariordea izan da (1997-2012). UPV/EHUn euskaraz irakasteko gaitasun proben batzordeko kide izan da (2002-2008). AKTIBA-IT (prAKTikak, Ikasketa eta BAlioak) ikerketa taldeko kidea. Practicum Sarea (REPPE): Practicumaren eta Kanpoko Praktiken Garapenerako Elkarteko presidentea da, eta elkarte horren Revista Practicum aldizkariko koeditorea. Revista de Docencia Universitaria (REDU) aldizkariko orraztailea izan da. UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Kanpo Harremanetarako Zuzendaria izan da (2013-2017). 2017az geroztik UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Errektoreordea da.

Pertsonalagoa bizitzaren esparru guztietan gero eta gehiago sinpletasuna baloratzen dut, pertsona osoak miresten ditut, zineaz gozatzen dut, euskal pilotaren maitalea naiz eta lasterketan aritzea gustukoa dut. Biziraun, maite dugun norbaiten suizidioak mindutako pertsonen elkartearen sortzaileetako bat naiz.