UPV/EHUko errektore izateko hautagaia

Eva Ferreira García

UPV/EHUko errektore izateko hautagaia

Eva naiz, bost anai-arrebetatik laugarrena, eta nire istorioa gurasoek 50eko hamarkadaren amaieran Galiziatik Barakaldora egindako bidaiarekin hasten da. Gure familia ugarian, bakoitzak bere ikuspuntuak zituen; beraz, txikitatik ikasi nuen besteei entzuten eta nire ideiak defendatzen helburu komunak lortzeko.

Irakaskuntza publikoari esker, Euskal Herriko Unibertsitatean ikasi eta karrera egin ahal izan nuen. Gero, beka bati esker, New York Universityko Courant Institute ospetsuan master bat egiteko aukera izan nuen. Esperientzia horiek hezkuntza publikoaren defendatzaile sutsua egin naute, guztiontzat eskuragarria izan behar duen hezkuntza publikoarena.

Nire ikasle garaian ezin izan nuen euskaraz ikasi, baina Juan Ignacio Pérezen errektoretza taldean sartu nintzenean erabaki nuen nire kabuz ikasten hastea. Errektoreorde gisa, nire aisialdian ikastea, batez ere asteburuetan, ez zen erraza izan. Baina esperientzia honek erakutsi zidan zein garrantzitsua den erraztasunak eskaintzea denek euskara ikasteko aukera izan dezaten, adina kontuan hartu gabe. 

Ordutik, euskaraz ere bizi eta lan egiten dut, eta talde gisalan nekaezina egin dugu euskara gure campusetako bizitzaren zati integrala izan dadin, unibertsitate-komunitate osoak partekatzen duen balioa baita.

Irakaskuntza- eta ikerketa-karrera atsegina izan dut, eta ikerketa, irakaskuntza eta kudeaketa uztartu eta gero, aurrerapauso bat eman eta 2020an errektore aurkeztea erabaki nuen, pandemia betean. Une desafiatzailea izan zen, erabaki zailak hartzera behartu zuten une latzetan, baina osatu nuen taldearekin, garai zailetan itxaropenari eusteko eta ilusiozko proiektu bat diseinatzeko gai izan ginen.

Eva Ferreira, con un vestido verde, apoyada en una pared blanca

Lau urte hauetan aurrerapen esanguratsuak lortu ditugu. Datu globalek berez hitz egiten dute: Shanghaiko rankingean dugun posizioa, sinatutako kontratuak, gradu eta masterren arrakasta, gure unibertsitatearen eragin soziala eta jasangarritasunaren hobekuntza, etab. Baina lupa gertuenean jartzen badugu, harrotasunez betetzen naute pertsonen bizitza hobetzen duten lorpen kolektiboek, hala nola gure ikasleentzako entzuteko eta erantzuteko sare bat sortu izanak, baliabideak eman eta beren kultur proiektuak sortzera animatzeak, eta gure langileen lan- eta soldata-baldintzak hobetzeak.

Emaitza horiek hamaika bilera, elkarrizketa eta ideia-trukeren emaitza dira. Bilerak egin ditut aldizka, formalki eta informalki, ikerketa-taldeekin, ikastetxeetako eta sailetako zuzendaritzekin, ikasleekin, TEKAZELekin, zerbitzu-buruekin edo irakasle gazteekin. Bilera horiek funtsezkoak izan dira, eta uste dut funtsezkoa dela etorkizunean parte-hartzearen eta elkarrizketaren ikuspegi hori mantentzea eta indartzea.

Gure konpromisoa argia da: entzuten, lanean eta gobernatzen jarraitzea ilusioz, anbizioz eta dedikazioz unibertsitate gero eta hobea, inklusiboagoa, berritzaileagoa eta kide guztien eta gizarte osoaren ongizatearekin konprometituagoa ehuntzeko.

Aniztasunean hazi egiten garelako lortuko dugu, #ehuntzen.

Eva Ferreirari buruz

Barakaldon jaioa, Eva Ferreira Matematikan lizentziatua da UPV/EHUn, Probabilitate eta Estatistikako masterra New York Unibertsitateko Courant institutuan burutu zuen eta Ekonomiako doktore titulua UPV/EHUn lortu zuen. Ekonomia Aplikatuan katedraduna da 2005etik.

2021eko urtarrilaz geroztik UPV/EHUko errektorea da, kudeaketa-jarduera zabala eginez, eta askotariko barne- eta kanpo-akordioak lortu ditu. Horien emaitza nagusiak hemen azter daitezke.

Errektore izan aurretik, EHUko Ekonomia Gaietako eta Ikasketa Antolaketako errektoreorde (2004-2008), unibertsitate bereko idazkari nagusi (2009-2012) eta Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziako zuzendari (Unibasq, 2015-2019) izan da.

Oinarrizko ikerketa ildoak hainbat eremutan aplikatzen diren probabilitate eta estatistika metodoak dira, hala nola sendagaiek medikuntzan dituzten efektuen analisian, finantzen arrisku sistemikoaren ebaluazioan edo hautapen-alborapenak kristalezko sabai efektuan duen eraginean. Proiektu eta ikerketa-talde lehiakorrak zuzendu ditu urte luzez, eta dozenaka artikulu argitaratu ditu nazioarteko erreferentziazko aldizkarietan. Ikerketarako 5 seiurteko eta transferentziarako bat ditu, bai eta Docentiaz-en ebaluazio positiboa ere.

Eva Ferreirak ikerketa-egonaldiak egin ditu irakasle gonbidatu gisa Bath, Giessen edo Freiburg bezalako Europako unibertsitateetan, eta Brasilgo Sao Pauloko, AEBetako Louisiana State eta Indiako Ahmedabad unibertsitateetatik gonbidatu dute hitzaldiak emateko. Bost doktore-tesi zuzendu ditu, nazioarteko eta euskarazko tesiak barne. 

Irakaskuntzarako bokazio handia izanik,  kudeaketa-lanak egin arren, ikasturte akademiko guztietan eman ditu eskolak unibertsitatean sartu zenetik, eta, azken urteotan, zientzia-dibulgazioa sustatu du hainbat foro eta formatutan.
Eva Ferreirak pertsona idealistatzat du bere burua, oinak lurrean dituen arren. Berritzailea, eraginkorra eta erabakitzailea da, eta, aldi berean, enpatikoa eta solidarioa; aukera-berdintasunaren eta ezberdintasun sozialak zuzentzeko neurrien defendatzailea; argia eta nekaezina bada ere, bere posizioetan badaki jarrera gerturatzeak baliagarriak direla akordio handiak lortzeko garaian.

Garapen Iraunkorreko Helburuekin kontzientziatuta, unibertsitate-jarduera osoaren parte izatea lortu du, euskara eta euskal kultura sustatzeko eta zabaltzeko 18. GJH barne.

Bere jatorri xumeaz eta familiaz harro, bi seme-alaben ama da, eta desberdinen arteko elkarrizketekin gozatzen du. Adiskidetasuna letra larriz balioesten du, aisialdian dantza egiten du, eta mendian edo itsasoan ibiltzea ditu maite.