UPV/EHUko errektore izateko hautagaia

Teknikariak eta Kudeaketako eta Administrazio eta Zerbitzuetako Langileak

TEKAZELen plantilla nabarmen handitzeko eta lanpostuen balorazioa hobetzeko lan egingo dugu, etengabeko prestakuntzaren, nazioartekotzearen, ikerketaren eta transferentziaren erronka berriei lotutako langile espezializatuen lanpostuak gutxienik % 50 gehiago jarrita. Lan egonkortasunarekin, garapen profesionalarekin eta langileen ongizatearekin konprometitzen gara. Horretarako, behin-behinekotasuna murriztuko dugu, ohiko promozioa erraztuko dugu eta kudeaketa prozesu guztiak hobetuko ditugu. Horrek guztiak kontziliazioa optimizatzen eta unibertsitate komunitatea indartzen lagunduko digu.

Erreferentziako plantilla eta lanpostuen balorazioa

Erreferentziako plantilla definituko dugu, lanpostuen deskribapena eguneratuz prestakuntza, ikerketa, transferentzia eta nazioartekotze erronka berriei erantzuteko espezializazioa lortuz.

Plantilla handitzea

Zerbitzu estrategikoetan espezializatutako langileen plantilla % 50 handituko dugu, unibertsitateak prestakuntza, ikerketa, transferentzia eta nazioartekotze erronkei modu egokian aurre egin ahal izan diezaien.

Behin-behinekotasuna

Prozesuak amaituko ditugu behin-behinekotasuna % 8ra baino gutxiagora murrizteko, eta trantsizio denbora bermatuko dugu, eskuratutako ezagutz aprobetxatzeko eta zerbitzuan aldaketa nabarmenik ez izateko.

Telelana

Lan baldintzak hobetuko ditugu eta zerbitzu bakoitzaren beharretara egokitutako telelana sustatuko dugu, langileen bizitza pertsonala eta lan bizitza bateratzen lagunduz.

Ordutegiak

Unibertsitateko bulegoak eta zerbitzuak irekitzeko ordutegiak aztertuko ditugu, ahalik eta orekarik onena lortzeko zerbitzu publikoaren, eskura dauden baliabideen eta ingurumenaren jasangarritasunaren artean.

Langileak egonkortzea

Bi urtean behin deialdiak egingo ditugu bitarteko langileak egonkortzeko, behin-behinekotasuna murriztuz eta laneko jarraitutasuna bermatuz.

Promozio erregularra

TEKAZELen promozio erregularra ahalbidetuko duen plana ezarriko dugu, langileen talentua eta gaitasuna aitortuz.

Maila igoerak

Maila igoerak eta goi mailako heziketa zikloetarako B taldea ezartzea negoziatuko dugu, unibertsitatean garapen profesionalerako aukerak erraztuz.

Eskala berriak

TEKAZELen karrera profesionalaren eredua berriz diseinatuko dugu, haren garapena bultzatuko duten eskala berriak sortuz.

Administrazioa optimizatzea

Kudeaketa prozesuak optimizatuko ditugu burokrazia murrizteko eta eskuzko zereginak automatizatzeko, TEKAZELen egunerokotasuna sinplifikatuz.

Lan ongizatea

Estres maila handiko lanpostuen diagnostiko zehatza egingo dugu, hainbat faktore kontuan hartuta, hala nola lan karga, epe estuak eta giza baliabideen kudeaketa. Antolamendu aldaketak aztertuko ditugu, eta, beharrezkoa izanez gero, laguntza psikologikoko zerbitzuaren laguntza eskainiko dugu.

Deskonexio digitala

Langileek lan ordutegitik kanpo deskonexio digitala izateko duten eskubidea bermatzeko neurriak sustatuko ditugu, eta jardunbide egokien eskuliburu bat sortuko dugu.

Langile berriak

Harrera protokolo eta plan pertsonalizatuak sortuko ditugu lanpostu guztietan, langile hasiberriei lehen urratsetan laguntzeko eta gidatzeko.

Langile beteranoak

Mentoring plana egingo dugu, langile beteranoen irteera kudeatzeko eta haien ezagutzak eta esperientzia belaunaldi berriei transferitzeko.

Etengabeko prestakuntza

Espezializazio arlo guztietan lanpostuekin lotutako gaitasun espezifikoak eskuratzeko prestakuntza eredu bat eskainiko dugu, karrera profesionalari lotutako prestakuntza ibilbide bat garatuz.

Digitalizazioa

Teknologia berriei eta digitalizazioari buruzko prestakuntza sustatuko dugu, langile guztiak seguru eta eroso senti daitezen beren eginkizunetan tresna digitalak erabiltzeko garaian.

Pizgarri gehigarriak

Ongizate Plan bat diseinatuko dugu eta pizgarriak eskaintzeko aukera aztertuko dugu, unibertsitate komunitate osorako.
19
TEKAZEL

Ondorengo proposamenetatik, zeintzuk iruditzen zaizkizu interesgarrienak edo lehentasun handiena dutenak 2030erako erronka gisa? (Gehienez 4 proposamen aukera ditzakezu)

Zure iritzia kontuan hartuko dugu taldearen lehentasunak ezartzerakoan

Min votes count should be 1

Proposamen horiei buruzko iradokizunik edo galderarik baduzu?