UPV/EHUko errektore izateko hautagaia

Nazioartekotzea

Komunitate osoak nazioarteko esperientzia izango du eta gure unibertsitatearen enbaxadore izateko prest egongo da. Modalitate ezberdineko mugikortasunak egiteko aukerak zabalduko ditugu, baita aliantza estrategikoetan parte hartzeko aukerak ere; ingelesezko ibilbideen eskaintza eta hizkuntzen irakaskuntza eta praktika areagotuko ditugu; nazioarteko talentu gero eta handiagoa duten ikasgela, laborategi eta zerbitzuak izango ditugu.

Mugikortasun modalitate anitzak

Ikasketa luze zein laburretarako (BIP) mugikortasun fisiko eta mistoak sustatuko ditugu, eta ikasleek nazioarteko lankidetza proiektuetan parte har dezaten sustatuko dugu.

Guztientzako mugikortasuna

Dibertsitate funtzionala duten pertsonen mugikortasuna bultzatuko dugu, azpiegitura eta zerbitzu egokituak bermatuko dituzten nazioarteko unibertsitateekin egindako akordioen bidez eta pertsona horien mugikortasunaren arrakasta sustatzeko prestakuntza programa diseinatuko dugu.

Nazioarteko praktikak

Nazioarteko praktiken programa ezberdinak sustatuko ditugu, hala nola Global Training, EPEZ etab.

IRI eta TEKAZELentzako egonaldiak

IRIen eta TEKAZELen irakaskuntza eta prestakuntza mugikortasunerako estrategia diseinatuko dugu, ospe handiko estrategikoak diren unibertsitateetan egonaldiak eginez, bereziki ENLIGHTen.

ENLIGHT

Irakasle eta ikertzaileen mugikortasuna sustatzen jarraituko dugu, ENLIGHT aliantzaren barruko eta kanpoko irakaskuntza eta ikerketa egonaldien bidez, bai eta nazioarteko sare garrantzitsuetan ere.

Profesionalak geletan

Professionals programa sustatuko dugu, Europako profesionalek beren ezagutza partekatu ahal izan dezaten unibertsitate komunitateko kide guztiekin.

Euroeskualdea

Euskampusekiko lankidetza areagotuko dugu interes estrategikoko arloetan nazioartekotze ekintzak bultzatzeko, bereziki Bordeleko Unibertsitatearekin eta Akitania Berria, Nafarroa eta Euskadiko unibertsitateekin.

TEKAZELak

TEKAZELen mugikortasuna eta prestakuntza sustatuko dugu nazioarteko testuinguru batean, eta nazioarteko asteetan parte hartzea, trukeak egitea eta atzerriko beste erakunde batzuetara bisitak egitea erraztuko diegu, praktika onak partekatzeko.

Nazioartekotzea etxean: Atzerriko hizkuntzak

Unibertsitatean bertan nazioartekotzea sustatzeko, graduan eta masterretan ingelesezko nazioarteko ibilbideak sortzea sendotuko dugu, bai eta tokiko ikasleei kulturarteko eta hizkuntza gaitasunak ematea ere.

Nazioartekotzea etxean: Jasangarritasuna

Mugikortasun berde eta jasangarria bultzatuko dugu, ENLIGHT bezalako bazkide estrategikoekin garatutako COIL programen bidez, ikasleei eta IRIei unibertsitatean bertan nazioarteko esperientzia bat izateko aukera eskaintzeko.

ENLIGHT partzuergoa

Mugikortasun modu guztiak bultzatuko ditugu -motza eta luzea, formala eta informala, birtuala, hibridoa eta fisikoa-, ikasketa planetan nazioarteko ikaskuntza aukera malguak txertatuta, diziplina guztietako hezkuntza lankidetzarako modu guztiak babesteko eta zabaltzeko.

Latinoamerikako Sarea Indartzea

Sarea indartuko dugu, alde batetik, graduondoko benetako eskaerari erantzuten dioten titulazioen eskaintza zabalduz, eta, bestetik, Latinoamerikako unibertsitate berriak sartuz.

Lankidetza bultzatzea

Sarearen esparruan ikerketari eta nazioartekotzeari bultzada berri bat emango diegu, Latinoamerikako unibertsitateekiko lankidetza bultzatuko duten ikerketa hazitegiak sortuz eta Latinoamerikako eta EHUko unibertsitateetako irakasleen eta ikasleen mugikortasuna sustatuz.

Nazioarteko presentzia handitzea: Mugikortasuna Afrikara:

“Beste Norakoak” programaren mugikortasun eskaintza Kenia, Senegal, Hegoafrika eta Tanzania bezalako herrialdeetara zabalduko dugu, Afrikako herrialderekin harremanak zabaltzeko.

Nazioarteko presentzia handitzea: Euroeskualdea

Nazioarteko gradu bikoitzak sortzea bultzatuko dugu, Euroeskualdeari arreta berezia eskainiz.

Nazioarteko presentzia handitzea: Euskal erreferentea

Euskal kulturari eta hizkuntzari lotutako herrialdeetan unibertsitatearen erreferentzialtasuna sendotuko dugu, baita euskal diasporarena ere.

Nazioarteko presentzia handitzea: Nazioarteko azokak eta ekitaldiak

UPV/EHUren presentzia areagotu eta koordinatuko dugu goi mailako hezkuntzako nazioarteko azoketan, hitzaldi akademikoetan eta berrikuntza ekitaldietan.

Nazioarteko lankidetza

Garapenerako Lankidetzako Bulegoa eta Errefuxiatuei Harrera emateko programa indartuko ditugu, plantilla handituaz eta hiru campusetara zabalduaz, ekintzak sustatzeko eta prestakuntza programetan integratzeko.

HRS4R

Nazioarteko talentua erakartzeko Human Strategy for Researchers (HRS4R) estrategiaren esparruan zehaztutako konpromisoarekin eta ekintza planarekin jarraituko dugu. Estrategia hori ikertzaileen Europako Gutunean eta ikertzaileak kontratatzeko jokabide kodean jasotako printzipioak aplikatzeko diseinatu da.

Atzerriko titulu baliokidetzak

Atzerriko tituluak aitortzeko eta baliokidetzeko prozedura arinak garatuko ditugu, atzerriko ikasleak eta ikertzaileak onartzea, matrikulatzea eta ondoren kontratatzea erraztuz.

Talentua erakartzeko jarduera erakargarriak

Nazioarteko talentua erakartzeko eta atxikimendua lortzeko ekintzak indartuko ditugu, euskara, gaztelania eta kulturartekotasunari buruzko ikastaroak eta kultura jarduerak eskainiz, tokiko komunitatearekiko kidetasun sentimendua sortzeko.

Nazioarteko talentuaren integrazioa

Nazioarteko talentua unibertsitatean integratzen laguntzeko laguntza eta orientazio zerbitzuak sendotuko ditugu, eta haiei ostatua bilatzeko erraztasunak ere eskainiko ditugu.

Hizkuntzen irakaskuntza

Hizkuntza ikastaroak eskainiko ditugu hainbat formatutan eta ingelesaren erabilera sustatuko dugu jarduera akademiko eta administratiboetan.

Mugikortasunerako app erraza

Aplikazio berria eskainiko dugu, komunitateko kideek beren mugikortasunak erraz eska ditzaten, baita gailu mugikorren bidez ere.

Mugikortasunerako app bateratua

Mugikortasunarekin lotutako gai guztien kudeaketa erraztuko dugu aplikazio horren bidez, eta horrek nazioartekotze prozesuak hobetzea ahalbidetuko du.

Enbaxadoreak

Unibertsitateko kideak nazioarteko jardueretan, argitalpenetan eta kolaborazioetan unibertsitatearen enbaxadore gisa jardun dezaten laguntza eta formazioa eskainiko dugu.

Ordezkaritzarako laguntza

Unibertsitateko kideek nazioarteko ekitaldi eta plataforma akademikoetan UPV/EHU ordezkatu ahal izateko laguntza eta prestakuntza eskainiko dugu.

Nazioartekotzearen aitortza

IRIek eta TEKAZELek egindako nazioartekotze ekintzen inplementazioa eta inpaktua aitortzeko programa diseinatuko dugu.
10
NAZIOARTEKOTZEA

Ondorengo proposamenetatik, zeintzuk iruditzen zaizkizu interesgarrienak edo lehentasun handiena dutenak 2030erako erronka gisa? (Gehienez 4 proposamen aukera ditzakezu)

Zure iritzia kontuan hartuko dugu taldearen lehentasunak ezartzerakoan.

Min votes count should be 1

Proposamen horiei buruzko iradokizunik edo galderarik baduzu?