Kultura eta gizartea
Irisgarriagoa, konektatuagoa eta lurraldearekin eta munduarekin konprometituagoa den unibertsitatea bultzatzen dugu: arlo digitalean, nazioarteko rankingetan, egresatuen sareen sustapenean, eta bere inguruarekin eta bere proiekzio sozialarekin lankidetza aktiboan nabarmentzen den unibertsitatea.
Webgunea
UPV/EHUren presentzia digitala indartuko dugu webgune berria erabat ezarriz, eskuragarriagoa, informazio argi eta erakargarriarekin nazioko eta nazioarteko ikasleentzat, IRIentzat, TEKAZELentzat eta beste edozein agente kolaboratzailerentzat .
Presentzia rankingetan
UPV/EHUren presentzia lehenetsiko dugu nazioarteko ranking akademiko ospetsuenetan eta bestelako aintzatespen jardueretan.
Ikusgarritasuna
Erreferentzia globaleko azterlanetan UPV/EHUk duen ikusgarritasuna hobetuko dugu, eta ikerketa, berrikuntza eta irakaskuntzako lorpenak nabarmenduko direla ziurtatuko dugu.
Ehualumni sarea indartzea
Ikasle ohien sareak indartuko ditugu, unibertsitateko enbaxadore gisa jardun dezaten bakoitzak bere esparru profesionalean.
Networkinga
Networking programak, ekitaldiak eta jarduerak sustatuko ditugu, UPV/EHUren eta ikasketak amaitu dituzten pertsonen arteko lotura sendotzeko, eta unibertsitatearen promozioan aktiboki parte har dezaten bultzatzeko.
Unikoak programa sendotzea eta indartzea
Ikasleen eta euskal kultura sarearen arteko lankidetza bultzatuko dugu hiru campusetan, jarduera propioen, autogestionatuen, zein erakunde eta instituzio batzuekiko lankidetzaren bidez.
Eztabaida eta ideiak sortzea
Unibertsitate-gizarte elkarguneak indartu eta zabalduko ditugu, hala nola EkonoGune, EmaGune edo ZuzenGune, EHUguneren eztabaidarako eta ideiak sortzeko gunearen baitan.
Ikusgarritasuna areagotzea
UPV/EHUren ikusgarritasuna areagotuko dugu berrikuntza eta teknologia transferentziaren esparruan, gure lurraldeko enpresekin lankidetzan aritzeko eta ingurune industrial eta teknologikoan balioa sortzeko duen gaitasuna nabarmenduz.
Transferentzian parte hartzea
Unibertsitateak teknologia transferitzeko programetan eta spin-offak, start-upak eta patenteak sortzen parte har dezan bultzatuko dugu.
Lurraldearekiko lankidetza eta inplikazioa
Tokiko eta eskualdeko ingurunearekiko harremanak indartuko ditugu, tokiko gobernuekin (udalak eta foru aldundiak), Eusko Jaurlaritzarekin, enpresekin eta elkarteekin batera proiektuak sortuz.
EHU auzoetan
EHU auzoetan programa jarriko dugu abian, hainbat auzo eta udalerritara iristeko, eta, batez ere, zaurgarritasun egoeran dauden auzo eta udalerrietara iristeko. Horretarako, kultura jarduerak eta dibulgazio hitzaldiak egingo ditugu auzo eta udalerri horietako gai eta eremu interesgarrietan.
Gizarte proiekzioa: Ikusgarritasuna
Unibertsitatean garatzen diren proiektu eta jarduera arrakastatsuei ikusgarritasun handiagoa emango diegu, bai irakaskuntzan, bai ikerketa eta transferentzian, eta arreta berezia jarriko dugu gizarte eremuan.
Gizarte proiekzioa: Inplikazioa
UPV/EHUren inplikazioa sustatuko dugu erantzukizun sozialeko proiektuetan, tokikoetan zein globaletan.
Gizarte proiekzioa: Konpromisoa
Inklusioarekin, jasangarritasunarekin eta ekitatearekin dugun konpromisoa indartuko dugu, ARRAKASTA, GAZTENPATIA, IRAKOOP, Osasun Zientzia eta Zientzietako ikasleei laguntzeko eta zaurgarritasun egoeran dauden ikasleei laguntza ekonomikoa eta orientazio akademikoa emateko programen bidez.
Gizarte proiekzioa: Erreferentzialtasuna
Tokiko eta nazioarteko ekitaldi akademiko eta kultural garrantzitsuak antolatu eta erakarriko ditugu, hala nola hitzaldiak, mintegiak, ikasle lehiaketak eta kultura jaialdiak, unibertsitatea esparru akademikoan eta kulturalean erreferentziazko zentro gisa kokatzeko.
Zientzia dibulgazioa
Zientzia dibulgazioko jarduerak indartuko ditugu, UPV/EHUn sortutako ezagutza gure lurraldearekin partekatzeko: Kultura Zientifikoko Katedra, Zientzia Astea, Ikertzaileen Europako Gaua, edota Zientzia Zirkularra, besteak beste. Jarduera horietan parte hartzen duten pertsonen kopurua bikoiztea izango da helburua.