UPV/EHUko errektore izateko hautagaia

Komunikazioa

UPV/EHUn komunikazioa eta gardentasuna erraztuko ditugu honakoen bitartez: leihatila bakarra, komunikazio hobea izapideetan, identitatea eta marka sendoa, irisgarritasun digitala, nazio eta nazioarteko ikusgarritasuna, harreman aktiboa komunikabideekin eta etengabeko komunikazioa unibertsitateko komunitatearekin.

Deiak erantzutea

Telefono dei guztiek erantzun egokia jaso dezaten zerbitzuei laguntzeko sistema ezarriko dugu, kontsulta ebazteko dei bakoitza zerbitzu egokira bideratua izan dadin.

Ikerketaren kudeaketa

Ekintza zehatzak eta prozedurak ezarriko ditugu ikerketaren kudeaketan funtsezkoak diren zerbitzuen arteko komunikazioa eta koordinazioa hobetzeko, hala nola langileen kudeaketa, kontratazioa eta erosketak, zerbitzu juridikoak eta doktoretza, besteak beste.

Izapideen jarraipena

Pertsonei eta sailei eskaintzen zaien komunikazioa hobetuko dugu izapide eta prozesu mota guztiak gauzatzean, horiek egoitza elektronikoan integratuz. Horri esker, une oro jakin ahal izango da izapidetzearen zein puntutan dagoen prozesua.

Leihatila bakarra

Leihatila bakarra sortuko dugu, unibertsitate komunitatearen eta gobernu taldearen arteko komunikazio zuzena errazteko. Horren bidez, eskaerak, proposamenak, konponbideak eta iritziak modu eraikitzailean aurkeztu ahal izango dira, erabakiak hartzerakoan parte hartze aktiboa eta kolaboratiboa sustatuz.

Gardentasun ataria

Gardentasun ataria indartuko dugu, argitaratzen den informazioaren tamaina eta mota handituz eta berrerabilera bermatzen duten formatu ez-jabeetan informazio eskuragarria eskainiz.

Aurrekontu gardenak

Kudeaketa ekonomiko gardena bermatuko dugu, aurrekontuetarako eta aurrekontuen betearazpenetarako sarbide publikoa izango duena, eta unibertsitate komunitateak eta kanpoko eragileek finantza egoeraren ikuspegi argia eta eguneratua izango dutela ziurtatuko dugu.

Arauen dibulgazioa

Arauen zergatiari eta helburuari buruzko komunikazioa hobetuko dugu.

Identitatea eta marka

Nortasun eta marka estrategia ezarriko dugu, UPV/EHU esparru akademiko, ikertzaile eta sozialean erreferentziazko unibertsitate gisa kokatzeko. Horren barruan, UPV/EHUk gizarteari egindako ekarpenei, lorpenei eta balioei buruzko narratiba koherente bat sortuko litzateke, bere komunikazio kanal guztien bidez transmitituko litzatekeena.

Irisgarritasuna

Unibertsitateko plataforma eta baliabide digital guztiak komunitate osorako irisgarriak izatea ziurtatuko dugu, dibertsitate funtzionala duten pertsonak barne.

Komunikazio kanpainak

UPV/EHUri nazioan eta nazioartean ikusgarritasuna emango dioten komunikazio kanpainak abiaraziko ditugu, irakaskuntzaren kalitatea, ikertzeko gaitasuna eta berrikuntzarekiko eta jasangarritasunarekiko konpromisoa nabarmenduz.

Unibertsitate aurreko orientazioa

Unibertsitate aurreko etapetan pertsonekiko loturak sustatuko ditugu, jasotzen duten orientazioa hobetzeko, Lau Haizetara edo EGOkITU bezalako ekimenak sustatuz.

Komunikabideekin harreman aktiboa

Harreman aktiboa sustatuko dugu tokiko zein nazioarteko komunikabideekin, unibertsitatearen balioak, lorpenak eta jarduerak zabaltzeko.

Barne komunikazio hobea

UPV/EHUn garatzen diren aurrerapen zientifikoei, proiektu berritzaileei eta kultura jarduerei buruzko eduki garrantzitsua biltzen duten barne komunikazioko taldeak jarriko ditugu martxan informazioa hedabideei zabaltzeko.

Kexentzako kanala

Ikasleen, IRIren eta TEKAZELen kexak modu errazean izapidetzeko kanal berria irekiko dugu.

Zuzeneko harremana

Ikastegi guztietara bisitak egingo ditugu ikasle, IRI eta TEKAZEL langileekin biltzeko eta haien iradokizunak, kexak etab., zuzenean entzuteko.

Distribuzio zerrendak

Unibertsitateak unibertsitate komunitateari eskaintzen dizkion zerbitzuen ikusgarritasuna hobetuko dugu, hala nola, kirolak, kultura, boluntarioak, Klinika Odontologikoa, etab., norbanakoen interesen arabera harpidetu ahal izateko horretarako jarriko ditugun distribuzio zerrenden bitartez.

Campus arteko topaketak

Campusen arteko topaketak antolatuko ditugu ikasle, IRI eta TEKAZELen eta nazioarteko kideen pertenentzia sentimendua sustatzeko, elkarlaneko sinergiak sortzeko asmoz, diziplina eta arlo desberdinetako pertsonen topaketak erraztuz.
11
KOMUNIKAZIOA

Ondorengo proposamenetatik, zeintzuk iruditzen zaizkizu interesgarrienak edo lehentasun handiena dutenak 2030erako erronka gisa? (Gehienez 4 proposamen aukera ditzakezu)

Zure iritzia kontuan hartuko dugu taldearen lehentasunak ezartzerakoan.

Min votes count should be 1

Proposamen horiei buruzko iradokizunik edo galderarik baduzu?