UPV/EHUko errektore izateko hautagaia

Irakasleak eta ikertzaileak

Lan inguruneak hobetuko ditugu, non egonkortasuna, mailaz igotzeko aukerak, aitortza, kontziliazioa eta langileen promozioa lehentasuna izango diren. Soldata igoerak defendatuko ditugu, batik bat karreraren hasieran, baita 35 urte bete baino lehen egonkortzea ere.

Egonkortasuna eta promozioa

Egonkortasun goiztiarra bermatzen jarraituko dugu, akreditatutako langileak 35 urte bete baino lehen egonkortu ahal izateko, eta promozio plazen kopurua nabarmen handitzen jarraituko dugu, gutxienez eskainitako katedren eta irakasle osoen plazen kopurua bikoiztuz. Halaber, berehala, ikerketa eta irakasle plazak ere eskainiko ditugu.

Lan egutegia

Irakasle eta ikertzaileen opor egunak eta norberaren aukerako egunak eguneratu eta malgutuko ditugu, lan egutegia Administrazioko gainerako langileen egutegira egokituz, irakaskuntza betebeharrak betetzearen muga bakarrarekin.

Ordainsari Osagarri Gehigarriak

Eusko Jaurlaritzarekin akordioak bultzatuko ditugu batetik, gaur egun zaharkituta dauden Ordainsari Osagarri Gehigarrien zenbatekoak eguneratzeko eta, bestetik, deialdiak eta horien ebazpena aurreratzeko, horrela aitzinatzen delarik ordainketaren une bera ere. Eskaerak kontratuaren lehen urtetik egin ahal izatea ere defendatuko dugu.

Soldata baldintzak hobetzea

Irakasle eta ikertzaileen oinarrizko soldata baldintzak hobetuko ditugu, bereziki beste lan bateragarririk ez duten lanaldi partzialeko langileenak eta langile hasiberrienak. Euskal unibertsitate sistemaren lege berriak soldata egokiak bermatu behar ditu ordezkoen kasuan eta karrera akademikoa hasten duten irakasle eta ikertzaile guztien kasuan.

Doktoratu aurreko eta ondoko soldatak hobetzea

Doktoratu aurreko eta ondoko kontratuen soldatak igotzeko lan egingo dugu, talentuaren erakarpena sustatze aldera.

Plantilla plana

Irakasle eta ikertzaileen plantilla plana garatuko dugu sailekin eta ikastegiekin, ildo nagusietatik abiatuta, beren estrategia propioa garatzeko gaitasun nahikoa duten sailak sortzeko helburuarekin.

% 10eko lasaiera

Aurreikusteko moduko plantilla egonkor bat sortuko dugu, sailekin adostutakoa, gutxienez %10eko lasaierarekin jakintzaarlo eta atal bakoitzean.

Lan malgutasuna

Lan malgutasuna hobetuko dugu, irakasle eta ikertzaileek beren laneko eta familiako erantzukizunen arteko oreka mantentzeko laguntza neurriak ezarriz, tutoretza telematikoak egiteko aukera barne, beti ere ikasleekin adostuta.

18 ECTS muga

JARDUNen proposatuko dugu ikasturte batean 18 ECTSra mugatzea ikerketa talde batean dauden eta gutxienez urtebetez adingabeak edo mendeko pertsonak zaintzeko eszedentzian egon diren irakasleen gehieneko irakaskuntza gaitasuna.

Irakaskuntza kredituak gordetzea

Irakaskuntza kredituak gordetzeko aukera emango dugu, gerora aitorturiko irakats lanagatiko kredituen murrizketa beste ikasturte batera transferituz (Gradu Amaierako Lanen (GRAL) edo Master Amaierako Lanen (MAL), doktorego tesien zuzendaritza, etab.) edo ikerketa/transferentzia/irakaskuntza merezimenduengatik, baldin eta adingabeak edo mendeko pertsonak zaintzeagatiko gutxienez urtebeteko eszedentzia egiaztatu badaiteke erabili behar ziren ikasturtean.

Ebaluazio prozesuak

Irakasle eta ikertzaileen ebaluazio prozesuetan, baimenen eta eszedentzien aldiak hartuko ditugu kontuan.

Izapideak sinplifikatzea

Egoitza elektronikoan ahal diren administrazio eta kudeaketa prozesu guztiak ezarriko ditugu, hala nola irakasleen plazak eta ordezkapenak eskatzea eta izapidetzea, ikerketa deialdiak eskatzea edo kudeaketa ekonomikoa izapidetzeko eskatzea, besteak beste. Horrela, jende guztiak jakin ahal izango du, denbora errealean, eskaera bakoitza izapidearen zein puntutan dagoen.

Ordezko irakasleak

Pertsona baten ordezko irakasleak lanaldi osoan kontratatu ahal izateko legezko aldaketak egin daitezela berriz ere eskatuko dugu; eta, aldi berean, sailei baliabide egonkor nahikoak emango dizkiegu, plantillakoak, figura horretara jotzeko beharra minimizatzeko.

EHUmagistri, lankidetza eta aitortza erretiroa hartu ondoren

UPV/EHUrekin kontratuz kanpoko lotura eredu bat ezarriko dugu, ekarpenak egiten jarraitzen duten langile erretiratuei aukera emango diena jardueretan parte hartzeko eta erretiroa hartu ondoren oinarrizko zerbitzuez gozatzeko.

Irakasle berriak

ABIATU programa indartuko dugu, irakasle laguntzaile doktoreen prestakuntza programa, UPV/EHUn lehen urratsak laguntzeko eta gidatzeko.

Irakasle katedradunak

Eskainitako katedra eta irakasle osoen plaza kopurua, gutxienik, bikoiztuko dugu.

Ikerketa irakasleak

Ikerketa irakasleen plazak sartuko ditugu hurrengo EPEn (2025eko udaberria), eta, aldi berean, dagokion lehiaketa prozedura garatuko dugu.

Langile klinikoak

Langile kliniko elkartuen integrazioa unibertsitatean erraztuko dugu, eta, UPV/EHUren eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren arteko Ituna aldatuz, ospitaleetako langile iraunkorren baldintzak (soldata eta dedikazioa) hobetuko ditugu.

Harrobia sortzea

Harrobiko arazoak dituzten eremuetan jardungo dugu, dagoeneko eskaintzen diren doktoratu aurreko kontratuak nabarmen handituz eta irakasle laguntzaile doktoreen plazetan dauden bitarteko pertsonekin konpromiso politika bat ezarriz.

Jarduteko protokoloak

Premia bereziak dituzten ikasleak unibertsitatean gero eta gehiago sartzen ari direlako (adibidez, osasun mentaleko arazoak dituzten ikasleak) IRIek eta TEKAZELek esparru akademikoan aurre egin behar dieten egoera berezi ohikoenekin lotutako kasuistika identifikatuko dugu, eta kasu bakoitzean jarduera protokolo egokiak prestatuko ditugu.

Irakasle elkartuak eta Ikerbasque USLOra egokitzea

Irakasle elkartuen eta Ikerbasque bisitarien kontratuak USLOra egokitzea amaituko dugu, legezkotasunaren barruan, prozesua oso erraza eta azkarra izan dadin.

Irakasleen araudia

Irakasleen araudia eguneratuko dugu, sailek promozio plaza bat baino gehiago eskatzeko aukera eskainiz eta generoaren aldagaia esleipen irizpideetan barneratuz.

Irakasle eta ikertzaileen lan poltsak

Sistema hobetuko dugu, digitalizazioan beste urrats bat emanez, esleipenak eta jarraipena errazteko, eta berehala ezarriko ditugu lan poltsak irakaskuntza unitateetan, hala eskatzen duten sail klinikoetan (pediatria; neurozientziak; eta dermatologia, oftalmologia eta otorrinolaringologia, besteak beste).

Etengabeko prestakuntza

Trebetasun bigunen edo soft skill-en eguneratzea sustatuko dugu, baita gaitasun digitalen prestakuntza ere, bereziki, zibersegurtasunaren eta adimen artifizialaren prestakuntza unibertsitate komunitate osoan, tresna teknologikoak modu seguruan erabiltzeko prestakuntza ziurtatuz eta haien potentzial handiena aprobetxatuz.
29
IRAKASLEAK ETA IKERTZAILEAK

Ondorengo proposamenetatik, zeintzuk iruditzen zaizkizu interesgarrienak edo lehentasun handiena dutenak 2030erako erronka gisa? (Gehienez 4 proposamen aukera ditzakezu)

Zure iritzia kontuan hartuko dugu taldearen lehentasunak ezartzerakoan

Min votes count should be 1

Proposamen horiei buruzko iradokizunik edo galderarik baduzu?