Irakaskuntza eta ikaskuntza
Unibertsitate prestakuntza berritzailea eta globala bultzatuko dugu, gizarte eta ingurumen erronkei aurre egiten dieten graduetatik hasi eta nazioarteko bikaintasun ereduko graduondoko eskaintzaraino; ikasketa dinamikoa, digitala eta eskuragarria sustatuko dugu euskal gizartearentzat eta nazioartearentzat.
Katedra sortzea
UPV/EHUko hiru hezkuntza-fakultateen parte-hartzearekin, hezkuntza- katedra bat abian jartzea, hezkuntza-ikerketatik eratorritako ikerketa eta ezagutzaren transferentzia sustatzeko, EAEko hezkuntza-kalitatearen garapenean eta euskal gizarteko hezkuntzari buruzko eztabaida lasai eta gogoetatsuan eragin dezan.
i3 eredua
Euskal gizartearen zerbitzura dagoen graduko prestakuntza indartuko dugu, ikasleak gizarte eta ingurumen erronkei i3 ereduaz hel diezaien sustatuz, hezkuntza berriztatzeko deialdi berri baten bidez. Deialdi horrek ikastetxe guztietan frogatutako eraginkortasuneko metodologia berritzaileak barneratzea bermatuko du. ENLIGHT aliantzari esker, graduko prestakuntzan hezkuntza inklusiboagoa lortzeko sare batean parte hartuko dugu.
Nazioarteko titulazioak
Eskaintza erakargarria bultzatuko dugu, adibidez, ENLIGHT nazioarteko lehen gradua hiri eta komunitate jasangarrien eremuan, eta nazioarteko titulazio bikoitzen eskaintza handituko dugu.
Prestakuntza dualaren eskaintza
Prestakuntza dualaren eskaintza % 50ean handituko dugu, EHUduala eredu propioarekin, nazioarteko prestakuntza eskaintza berriak barne, baita lanbide heziketaren eta unibertsitatearen arteko prestakuntza ibilbideak ere, LH+EHU programa berriarekin.
0 ikasgaiak
Oinarrizko irakasgaietan laguntza indartuko dugu, errefortzu programak eta online ikastaroak eskainiz behar duten ikasleentzat. (0 ikasgaiak).
Eskaintza eguneratua
UPV/EHUk bertan, estatuan eta nazioartean duen goi mailako hezkuntzaren erreferente izaera sendotuko dugu, bikaintasuneko graduondoko eskaintza eguneratuaren eta dinamikoaren bidez. Gizartetik eta haren beharretatik hurbil dagoen eskaintza, adibidez Bioetika eta Biozuzenbideko unibertsitate arteko online masterra.
Ikasle gehiago
Graduondoko nazioarteko ikasleen kopurua bikoizteko asmoz, UPV/EHUren presentzia eta ikusgarritasuna areagotuko dugu foro eta ekitaldi espezializatuetan, gure doktorego programak eta masterrak kalitatezko aukera gisa nabarmendu daitezen.
Nazioarteko aliantzak
Gure nazioarteko bazkideekiko harremana estutuko dugu, eta aliantza estrategiko berriak egingo ditugu unibertsitateen arteko nazioarteko graduondoko programen eskaintza zabaltzeko, eta ekimen berritzaileak babestuko ditugu, hala nola HEFAk Eleaniztasunari eta Nazioarteko Hezkuntzari buruzko master bat garatzeko onartu berri duen proposamena.
Doktorego programen mapa
Doktorego programen mapa estrategikoa diseinatuko dugu doktoreen prestakuntzan bikaintasuna finkatzeko jakintza adar guztietan nahiz eremu berrietan, hala nola musikan, Musikene bezalako ospe handiko erakundeekin lankidetzan.
Erasmus Mundus
Erasmus Mundus masterren kudeaketa birplanteatuko dugu haien administrazioa optimizatzeko.
Eskaintza sendotzea
Prestakuntza ziurtatuari dagokionez, eskaintza sendotuko dugu, ezagutzaren adar guztietako ikastaro laburren bidez, eta 2.500 kredentzial baino gehiago ziurtatuko ditugu bi urteko epean, ehun sozioekonomikoarekin lankidetzan.
Kudeaketa arina
Kudeaketa arinduko dugu, proposamenak, zabalkundea eta ikasleen matrikulazioa egiteko sistema errazaren bidez.
EHUon
Irakasleen eta ikasleen arteko ikaskuntza eta komunikazioa erraztuko ditugu, software librean (EHUon) oinarritutako sistemaren bidez. Sistema horrek sarbidea asko erraztuko die bai ikasleei bai kanpoko pertsonei, prestakuntza labur bat egiten dutenean, LDAP konturik gabe sartu ahal izateko.
Finantzaketa
Datozen bi urteetako prestakuntzak kudeatzeko, 2023an esleitutako Mikrokredentzialen Plana deialdiaren bidez lortutako finantzaketa erabiliko dugu, eta aurrera begira, deialdi publikotan aurkezten jarraituko dugu.
Kudeaketa eguneratua
Titulu propioak kudeatzeko eredua eguneratuko dugu, haien administrazio prozesuen eraginkortasuna hobetzeko eta, ondorioz, eskaintza beharretara denbora errealean eta modu lehiakorrean egokitu ahal izateko.
Titulu propioen eredu berria
023ko urrian onartutako irakaskuntza propioen eredu berria garatuko dugu, maila altuagoko titulu propioak ziurtatzen dituzten prestakuntza labur, modular, gehigarri eta metagarriak antolatzea bultzatuz.
Esperientzia gelak
Euskarazko irakaskuntza eskaintza bultzatuko dugu; ikasleek mugikortasun akademikoa izateko aukerak aztertuko ditugu; eta belaunaldien arteko ikaskuntza aberasten jarraituko dugu, esperientzia geletako ikasleek graduko eta graduondoko eskaintza ofizialean parte hartzeko aukerak bultzatuaz.
i3lab
i3lab laborategi iraunkorren garapena bultzatuko dugu, i3 hezkuntza eredutik abiatuta egiten ditugun estrategia akademikoak titulazioetan orokortzeko asmoz: erronketan oinarritutako eta etorkizunera bideratutako hezkuntza, ikaskuntza zerbitzua, eta prestakuntza EHUduala.
Berrikuntza proiektu gehiago
Estrategia horiekin lerrokatutako eta kanpoko erakundeekin lankidetzan abian jarritako hezkuntza berrikuntzarako proiektuen kopurua % 25 handituko dugu.
Hezkuntza modalitate berriak
Ikasgela birtualak, simulagailuak eta irakaskuntzarako errealitate areagotuko inguruneak sortuko ditugu; ikasgelen elektrifikazioa hobetuko dugu, gailu elektronikoak konektatzeko entxufeak instalatuz.
Laborategi birtualak
Laborategi birtualak jarriko ditugu martxan non ikaskuntza praktikoa errealitate areagotuko eta murgiltze inguruneen bidez egingo den, eta horrela ikasleek aukera izango dute haien trebetasunak ingurune konplexuetan praktikan jartzeko, eszenatoki errealisten bidez.
Prestakuntza programa indartzea
Irakaslegoaren prestakuntza programa indartuko dugu, irakaskuntza berrikuntzako gaitasunak, hizkuntzak eta beste gaitasun garrantzitsu batzuk hala nola digitalak, hobetzeko.
Modalitate hibridoko ikastaroak
Modalitate hibridoko ikastaroak eskainiko ditugu (aurrez aurrekoak campus bakar batean baina, denbora errealean, beste bi campusetan jarraitu ahalko direnak), SAE/HELAZek campusetako espazioetan instalatutako ekipamendu berriari esker. Horri esker, are plaza gehiago eskaini ahal izango ditugu, 2020-2024 aldian kopurua bikoiztu ondoren.
Premiei erantzuna
Irakasleen, sailen eta ikastetxeen proposamenak jasotzeko modua sistematizatuko dugu, sortzen diren premiei erantzun hobea emateko, UIPRE eskaintza eguneratzeko urteroko prozesuen barruan.
Gaitasun digitalak
Gaitasun digitaletan eta, bereziki, zibersegurtasunean eta adimen artifizialean prestakuntza sustatuko dugu unibertsitate komunitate osorako, tresna teknologikoak modu seguruan erabiltzeko prestakuntza ziurtatuz eta haien potentzial handiena aprobetxatuz.
Zeharkako gaitasunak bultzatzea
Zeharkako gaitasunak (soft skills) eskuratzea sustatuko dugu, hala nola talde lana, lidergoa eta komunikazio trebetasunak, ikasleen prestakuntza osatuko duten jarduerak eta programak sortuz.
Gaitasun digitalak
Gaitasun digitaletan eta, bereziki, zibersegurtasunean eta adimen artifizialean prestakuntza sustatuko dugu unibertsitate komunitate osorako, tresna teknologikoak modu seguruan erabiltzeko prestakuntza ziurtatuz eta haien potentzial handiena aprobetxatuz.
Adimen artifiziala
Ikasleentzako zein irakasleentzako prestakuntza programa abiaraziko dugu, adimen artifizialak irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuetan eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzeko, ezaugarri eta behar desberdinetara egokituta.
Partaidetzako pasaportea
Partaidetzako pasaportea ezarriko dugu, curriculumetik kanpoko partaidetza historia jasoko duena eta Tituluaren Gehigarri Europarrean islatuko dena.