UPV/EHUko errektore izateko hautagaia

Eraldaketa digitala

Unibertsitate kudeaketa eraldatuko dugu digitalizazio integralarekin, burokrazia ezabatzearekin, irisgarritasun unibertsalarekin, sortzen ari diren teknologiekin eta AAko prestakuntzarekin, prozesu guztietan gardentasuna eta modernizazioa bermatuz.

Prozesuak digitalizatzea

Egoitza elektronikoan ahal diren administrazio eta kudeaketa prozesu guztiak ezarriko ditugu, hala nola irakasleen plazak eta ordezkapenak eskatzea eta izapidetzea, ikerketa deialdiak eskatzea edo kudeaketa ekonomikoa izapidetzeko eskatzea, besteak beste. Horrela, jende guztiak jakingo du eskaera bakoitza izapidearen zein puntutan dagoen.

Burokraziaren kanpo ebaluazioa

Kanpo ebaluazio independentea egingo dugu egungo kudeaketa prozesuetatik, kendu daitekeen burokrazia detektatzeko eta, horrela, beharrezkoak ez diren oztopoak eta izapideak ezabatzeko.

GAUR

Kudeaketa akademikoko sistema moderno, erabilgarri eta irisgarria jarriko dugu abian, egungo premietara egokitua eta etorkizunean sor daitezkeen beharrei aurre egiteko prestatua.

Zerbitzu digitalen plataforma bateratua

Plataforma digital integratua sortuko dugu, unibertsitateak ikasleei, IRIei eta TEKAZELei eskaintzen dizkien zerbitzu guztietarako sarbidea bateratuko duena. Erabiltzailearen esperientzia lehenetsiko dugu, plataforma intuitiboa eta eskuragarria dela bermatuz.

Dokumentazioaren bateragarritasuna

Dokumentazio publikoaren eta izapideak egiteko beharrezkoa den dokumentazioaren % 100a jabedun ez diren formatuetan eskainiko dugu, mugarik gabeko sarbidea eta bateragarritasuna bermatuz, erabiltzen den softwarea kontuan hartu gabe.

Software librean prestakuntza

Unibertsitate komunitateari ofimatikarako software libreko tresnak erabiltzeko prestakuntza emango diogu, tresna horien erabilera eta adopzioa sustatzeko.

Eraldaketa digital integrala

Unibertsitate komunitate osoarekin batera, UPV/EHUren estrategia digitalaren lehen plana landuko dugu, unibertsitatearen ildo nagusiak bilduko dituena: irakaskuntza, ikerketa eta administrazioa.

Prestakuntza

Gaitasun digitaletan eta, bereziki, zibersegurtasunean eta adimen artifizialean prestakuntza sustatuko dugu unibertsitate komunitate osorako: ikasleentzat, IRIentzat eta TEKAZELentzat, tresna teknologikoak modu seguruan erabiltzeko prestakuntza ziurtatuz eta haien potentzial handiena aprobetxatuz.

AA: Adimen Artifizialaren Gida

Unibertsitateko prozesuetan adimen artifizialaren erabilerari buruzko jardunbide egokien gida egingo dugu, erabilera arduratsua eta etikoa ziurtatzeko.

AA: IRIen prestakuntza

Ikasleentzako zein IRIentzako prestakuntza programa abiaraziko dugu, irakatsi eta ikasteko prozesuetan adimen artifizialak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatu ahal izateko, ezaugarri eta behar desberdinetara egokituta.

AA: TEKAZELen prestakuntza

TEKAZELei bideratutako prestakuntza espezifikoa eskainiko dugu, adimen artifizialari etekina atera diezaioten eguneroko zereginak egitean.

Irisgarritasun digitala

Unibertsitateko plataforma eta baliabide digital guztiak komunitate osorako irisgarriak izatea ziurtatuko dugu, desgaitasunak dituzten pertsonak barne. Irisgarritasun unibertsalaren printzipioei jarraituko dieten interfazeen diseinua sustatuko dugu, eta eduki digitaletarako sarbidea hobetuko dugu.

Sortzen ari diren teknologien erabilera

Sortzen ari diren teknologien erabilera bultzatuko dugu, hala nola blockchain, wallet digitalak, errealitate areagotua edo errealitate birtuala administrazioan, irakaskuntzan eta ikerketan, unibertsitatearen modernizazioa indartuz. Ekimen horiei laguntza ekonomikoa emango diegu hainbat deialdiren bidez.

Irakasleentzako eta ikertzaileentzako laguntza teknologikoa

Irakasleei eta ikertzaileei tresna teknologiko aurreratuak emango dizkiegu, irakaskuntza eta ekoizpen zientifikoa hobetzeko. Horren barruan sartzen dira sortzen ari diren teknologietan trebatzea, datuak aztertzeko plataformetarako sarbidea, elkarlanerako online tresnak, eta ikerketarako software espezializatua erabiltzea. Gainera, irakaskuntzan berrikuntza sustatzen duten teknologien erabilera bultzatuko da.

Datuen erabilera eta analitika optimizatzea

Adierazleak lortzea ahalbidetzen duten analitika aurreratuko sistemak inplementatuko ditugu.

Kredentzial digitalak

Kredentzial digitalak eskainiko ditugu ikasleek egiten dituzten curriculumetik kanpoko esperientziak jasotzeko. Esperientzia horiek Tituluaren Gehigarri Europarrean erregistratuta geratuko dira.
14
ERALDAKETA DIGITALA

Ondorengo proposamenetatik, zeintzuk iruditzen zaizkizu interesgarrienak edo lehentasun handiena dutenak 2030erako erronka gisa? (Gehienez 4 proposamen aukera ditzakezu)

Zure iritzia kontuan hartuko dugu taldearen lehentasunak ezartzerakoan.

Min votes count should be 1

Proposamen horiei buruzko iradokizunik edo galderarik baduzu?