Ekonomia eta planifikazioa
Hazkunde eta jasangarritasun ikuspegiarekin, UPV/EHUrentzako finantzaketa sendoa bultzatuko dugu, baliabideak optimizatu, eraginkortasuna sustatu eta gizartean eta ingurunean eragin positiboa bermatuko duena.
Finantzaketa
2026an BPGren % 0,8ko igoera lortzea eta 2030ean % 1era iristea izango dugu helburu.
Finantza plangintza ezartzea
Epe ertain eta luzerako finantza plangintza ezarriko dugu, UPV/EHUren iraunkortasun ekonomikoa bermatuko duena, baliabideen banaketa eraginkorra lehenetsiz.
Finantzaketa anitza
UPV/EHUrekin batera proiektu estrategikoak, jarduera kulturalak edo zientifikoak finantzatzen lagundu nahi duten erakunde publiko eta pribatuen eta fundazioen babesa eta mezenasgoa bilatzea bultzatuko dugu.
Kudeaketa: Optimizazioa
Gastuaren optimizazioan oinarritutako kudeaketa sustatuko dugu, irakaskuntza, ikerketa eta azpiegiturak bezalako funtsezko arloetara behar diren baliabideak bideratzen direla ziurtatuz.
Kudeaketa: Eraginkortasuna
Zentro eta fakultateen kudeaketa ekonomiko eta administratiboaren eraginkortasuna hobetuko dugu, eta baliabideen zati bat modu zuzenagoan kudeatzeko aukera emango diegu hauei.
Kudeaketa: Auditoretzak
Aldian aldiko barne eta kanpo auditoretzen sistema ezarriko dugu, unibertsitatearen finantza kudeaketa berrikusteko. Horri esker, baliabideen esleipenean hobetu beharreko arloak detektatu ahal izango ditugu, eta kudeaketa ekonomikoa etengabe hobetzeko kultura sustatuko dugu.
Baliabideak: Azterketa xehatua
Eskuragarri dauden baliabideen (ekonomikoak, azpiegiturazkoak eta giza baliabideak) erabileraren azterketa xehatua egingo dugu, eraginkortasuna hobetu daitekeen eremuak identifikatzeko.
Baliabideak: Kudeaketa arintzea
Agilizaremos la gestión universitaria para que sea más efectiva, optimizando el uso de los fondos y evitando duplicidades en la administración de recursos.
Gobernantza: USLOra egokitzapena
Estatutuak USLOra egokitzeko erreforma hasiko dugu, gobernantza sistema gardenagoa eta irekiagoa sustatuz eta erabakiak hartzeko organoetan ikasleen presentzia bereziki indartuz.
Gobernantza: Garapen adostua
Estatutuen erregelamendu bidezko garapena ahalik eta adostasun handienarekin egingo dugu, araudi malgu baten bidez eta errealitate desberdinetara egokituta, kudeaketa arin eta dinamikoa egiten laguntzeko tresna gisa.
Gobernantza: Gatazken konponbidea
Gatazkak konpontzeko bitartekotza eta aurkakotasunik gabeko bideak indartu eta garatuko ditugu, bai eta bestelako zehapen hezitzaile edo konpontzaileak ere.
Jasangarritasun planak
Jasangarritasuna eta kontsumoan aurrezteko planak ezartzen jarraituko dugu, bereziki energia, ura eta materialak bezalako arloetan.
Eraginkortasuna
Teknologia eta prozesu eraginkorragoak erabiliko ditugu unibertsitatearen kostu operatiboak murrizteko, baliabideak askatuz proiektu estrategikoetan inbertitzeko.
Garraio publiko merkeagoa
Garraio publiko eta jasangarriaren erabilera sustatuko dugu, tarifa murriztuak lortzeko pizgarri eta akordioen bidez.
Eragin ekonomiko eta sozialaren ebaluazioa
UPV/EHUk bere ingurunean duen eragin ekonomiko eta soziala ebaluatzen duten ikerketak egiten eta haiekin elkarlanean jarraituko dugu, unibertsitateak komunitateari ematen dion balioa ikusarazteko, aitortzeko eta diruz laguntzeko, kanpoko inbertsioak erakarriz eta tokiko eta eskualdeko garapenean funtsezko eragile gisa duen zeregina indartuz.