Berdintasuna, inklusioa eta gizarte konpromisioa
Unibertsitate inklusiboa eta irisgarria sustatuko dugu, diziplina anitzeko proiektuak, aukera berdintasuna, osasuna eta ongizatea, parte hartze aktiboa eta jasangarriatasunarekiko, genero berdintasunarekiko eta aniztasunarekiko konpromisoa dituena.
GRALak eta MALak
Ikasleei gizarte erronkekin lotutako diziplina anitzeko proiektuetan GRALak eta MALak egiteko aukera bermatuko diegu.
Aniztasuna eta aukera berdintasuna sustatzea
Unibertsitate bizitzaren eremu guztietan aniztasuna sustatuko dugu, aukera berberak bermatuz, generoa, jatorria, etnia, sexu orientazioa edo identitatea, sinesmenak edo dibertsitate funtzionala edozein izanda ere. Politika aktiboak ezarriko ditugu unibertsitatean hezkuntzarako, ikerketarako eta enplegurako sarbide berdintasuna bermatzeko.
Irisgarritasun unibertsala campusetan
Oztopo arkitektonikoak kentzeko eta UPV/EHUko azpiegitura eta zerbitzu guztiak desgaitasuna duten pertsonentzat irisgarriak direla ziurtatzeko lan egingo dugu.
Irisgarritasun digitala
Unibertsitateko plataforma eta baliabide digital guztiak komunitate osorako irisgarriak izatea ziurtatuko dugu, desgaitasuna duten pertsonak barne. Irisgarritasun unibertsalaren printzipioei jarraituko dieten interfazeen diseinua sustatuko dugu, eta eduki digitaletarako sarbidea hobetuko dugu.
Campusak biziberritzea
Kultura, kirola eta teknologia ikasleen eguneroko bizitzan txertatuta dauden campus biziak, inklusiboak eta dinamikoak sustatuko ditugu.
Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH)
Ikerketa taldeak inplikatuko ditugu ezagutza sortzen eta zabaltzen, GJHekin bat etorriz.
Desgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzua
Zerbitzuaren izena aldatuko dugu bere jardun eremua zabaltzeko (Behar Espezifikoak dituzten Pertsonentzako Zerbitzua).
Berdintasunerako Zuzendaritza
Plantilla handitu eta hiru campusetara zabalduko dugu.
Lidergo eredua aldatzea
Gobernantza eta ordezkaritza maila guztietan lidergo kooperatibo eta inklusiboaren eredua aldatzea lortuko dugu, genero estereotipo eta roletan oinarritutako ereduak gaindituz.
Arreta Psikologikorako Zerbitzua zabaltzea
Arreta Psikologikorako Zerbitzua zabalduko dugu, finantzaketa egokia eta langile hornidura bermatuz, unibertsitate komunitateko kolektiboei behar bezala arreta eman diezaieten.
Osasun mentalari buruzko prestakuntza
Osasun mentala eta kudeaketa trebetasunak sustatzen dituzten ikastaroak eskainiko ditugu.
Irakaskuntzan inklusioa sustatzea
Irakasleak gaituko ditugu, eta hezkuntza metodoak eta baliabideak egokitzea bultzatuko dugu, ikasleen aniztasuna aintzat hartzen duen ikuspegia sustatuaz.
Zailtasunak dituzten ikasleentzako
Ikasketak malgutzea: zailtasun pertsonalak edo lanekoak dituzten ikasleei malgutasun akademikoa eskainiko dieten mekanismoak eskainiko ditugu. Besteak beste, irakastorduak doitzeko aukera, lanak entregatzeko epeak luzatu edo eskolak online modalitatean jasotzeko aukerak eskainiko ditugu.
Boluntariotza sustatzea
Ikasleen parte hartze aktiboa bultzatuko dugu boluntariotza eta elkartasun proiektuetan, campus barruan zein kanpoan, gizarte konpromisoa sustatzeko modu gisa.
Komunitateren ongizate ekimenak
BAT programa bezalako ekimenak sendotu eta zabalduko ditugu, ikasleek unibertsitateko eta tokiko komunitatearen ongizateari lagun diezaioten, eta, aldi berean, lidergo trebetasunak, talde lana eta enpatia garatuz.
Belaunaldien arteko proiektuak
Belaunaldien arteko proiektuak abiaraziko ditugu esperientzia geletako ikasleen eta beste graduetako ikasleen artean.
Gune seguruak eta errespetuzkoak sortzea: Berdintasun politikak
Jazarpenik, diskriminaziorik edo indarkeriarik gabeko unibertsitate giro segurua sustatuko duten politikak garatuko ditugu.
Gune seguruak eta errespetuzkoak sortzea: Prebentzio programak
Sentsibilizazio eta prebentzio programak abiaraziko ditugu genero berdintasunaren, aniztasunarekiko errespetuaren eta bizikidetzaren arloan, eta salaketa bide irisgarriak eta konfidentzialak ezarriko ditugu edozein gertakarirentzat.
Zaurgarritasun egoeran dauden ikasleentzako laguntza programak sortzea
Laguntza ekonomiko eta akademikoko programak bultzatuko ditugu zaurgarritasun egoeran dauden ikasleentzat, hala nola diru sarrera txikiak dituzten familietatik datozenentzat, familia erantzukizunei aurre egiten dietenentzat edo migratzaile edo errefuxiatu direnentzat.
Ostatu aukera zabalagoa
Ostatu aukerak inklusiboak eta irisgarriak izan daitezen lan egingo dugu, bereziki premia bereziak edo zailtasun ekonomikoak dituzten ikasleentzat.
Belaunaldien arteko ostatua
Belaunaldien arteko ostatu programa pilotua jarriko dugu abian, Esperientzia Geletako ikasleek UPV/EHUko ikasleekin etxebizitza partekatu ahal izan dezaten.
Etxebizitza solidarioak
Etxebizitza solidarioen programa indartu eta zabalduko dugu hiru campusetan.
Parte-hartzearen sustapena
Unibertsitate komunitateko kide guztien parte hartzea sustatuko dugu erabakiak hartzeko prozesuetan.
Ordezkaritza inklusiboa
Ordezkaritza inklusiboa bultzatuko dugu unibertsitateko gobernantza organoetan, kolektibo zaurgarrien edo ordezkaritza txikiagoa duten kolektiboen ahotsek entzunak izan daitezen eta unibertsitate politiken eraikuntzan parte hartzeko espazioa izan dezaten ziurtatuz.
Lan eta familia bizitza bateragarriak
Ikasleen, IRIen eta TEKAZELen lan bizitza, bizitza akademikoa eta familia bizitza uztartzeko neurriak ezarriko ditugu.
Gizarte funtsa
IRIentzako eta TEKAZELentzako gizarte funtsa hobetuko dugu, arreta berezia eskainiz jaiotzagatiko, haurtzaindegiagatiko, eskola materialagatiko eta mendeko pertsonen zaintzagatiko laguntzei.
2030 Agendatik haratago
2030 Agendatik haratago igarotzeko eztabaida eta hausnarketa sustatuko dugu, eta datozen urteetarako lehentasunezko jarduera ildoak eta helburu nagusiak ezarriko ditugu.