UPV/EHUko errektore izateko hautagaia

2021-2024 lorpenak

2020ko kanpainan zehar, hurrengo urteetan gure Unibertsitatearen garapenerako, elkarbizitzarako eta ikaskuntzarako funtsezkotzat jotzen genituen indargune batzuen inguruan programa aurrerakoi bat gauzatzeko konpromisoa hartu genuen.

Helburu horiek gidatu dute errektoretza taldea lau urte hauetan. Horregatik, ikasturte bakoitzaren amaieran geure burua ebaluatzen dugu, helburu horien eta gure programaren inguruan.

Atal honetan, unibertsitateko komunitatearekin partekatu nahi dugu nola lortu diren orduan proposatu genizkizuen hainbat helburu.

Esan genuena, egiten ari gara

Klikatu eta ikusi

Esan genuena

  • Oreka izatea graduen eta graduondokoen eskaintzen artean; graduen eskaintza egonkorra eta tokikoa da bereziki, eta graduondokoena, berriz, dinamikoagoa eta nazioartekoagoa. Orobat, ingelesezko masterren eskaintza zabaltzea, beste herrialde batzuetako ikasleak erakartzeko, bai euskarazko lanbide masterren eskaintza ere.
  • Egiaztatutako kalitatezko prestakuntza propioa eta etengabea indartzea, gizarte-eskariari erantzuteko, online eskaintza eta euskarazko eskaintza handituz.
  • Irakaskuntzaren berrikuntza errealista bultzatzea, egiaztatutako ebidentzian oinarritua, titulu bakoitzaren gaitasunak garatzera bideratua, batez ere hobetzeko marjina duten zeharkako gaitasun jakin batzuk hobetzeko, hala nola, sormena eta lidergoa. Gizarte-erronkekin lotutako prestakuntza integralagoa bultzatu nahi dugu.
  • Halaber, funtsezkotzat jotzen dugu titulazioen enplegagarritasuna handitzea, eta, horretarako, ingurune sozioekonomikoarekin dituzten harremanak estutu eta ekintzailetza sustatu eta sortuko dugu.

Egiten ari gara

  • Masterretako plazen okupazio-tasa % 70ekoa izan da 2023/24 ikasturtean (azken 10 urteetan bitan soilik gainditu da % 65a). Ikasturte honetan azken 11 urteetako ikasle berrien kopurua gainditu dugu.
  • Abokatutza eta Prokuradoretza masterrean euskarazko taldea egonkortzea.
  • Harrera bikaina izan duten gradu berriak eta gradu bikoitzak: Biomedical Engineering, Logopedia, Haur Hezkuntza + Lehen Hezkuntza eta Zientzia Esperimentalen Didaktiken doktoregotza programa.
  • Enlight partzuergoko beste unibertsitate batzuekin batera, iraunkortasunean oinarritutako nazioarteko gradu baten diseinuaren liderrak gara.
  • Prestakuntza duala txertatu dugu gradu berrietan (Biomedical Engineering, Logopedia) zein lehendik daudenetan  (Energia Berriztagarriak).
  • EHUduala eredua garatzea eta Unibasq-eko U+E zigilua lortzea.
  • i3 lab hezkuntza-berrikuntzako 124 proiektu berri jarri dira abian, eta horien jarduerak 8000 ikasle baino gehiagorengana iritsi dira fakultate eta eskola guztietan. Kanpoko erakundeekin lankidetzan egindako proiektuetan, 123 erakundeetan 200 pertsona baino gehiagok parte hartu dute, eta, horri esker, 280 TFG eta TFM defendatu ahal izan dira, erakunde horien benetako erronkei aurre egin dietenak.
  • GJHekin lotutako GRALak eta MALak bultzatzea eta gure sistema informatikoan erregistratzea.
  • Ikastegietan etengabeko prestakuntza bultzatzea eta mikrokredentzialak diseinatzen hastea.
  • Lanbide Heziketarekin batera egindako hezkuntza-proiektuak: Odontologia + Higienistak.
  • Erreferenteak gara kalitatean: fakultate eta eskola guztiek dute akreditazio instituzionala
  • Graduondoko Latinoamerikako Sarea zabaldu dugu 5 unibertsitate berrirekin hitzarmenak sinatuz
  • Europako Batzordeak ENLIGHT Partzuergoa bikaintzat aitortu du eta 14 milioi eurotik gorako finantzaketa lortzen du, eta UPV/EHUk bere gain hartzen duen Thematic Networks izeneko elkarlaneko proiektuen deialdia kudeatzeko ardura.

Esan genuena

  • Gure Unibertsitatean garatutako ikerketaren aintzatespen handiagoa lortzea nazioartean.
  • Diziplinarteko lankidetza areagotzea, eta kanpoko eta nazioarteko aliantzak indartzea.
  • Gizartearen kultura-aberastasunean zuzeneko eragina duen ikerkuntza aintzat hartzea eta ikusgai jartzea, enpresekin eta gizarte-erakundeekin kontratuak eta proiektuak egitea sustatuz eta bideratuz.
  • Ikerketa erronkak eta Garapen Jasangarrirako gure agenda -EHUagenda 2030- lotzea.
  • Berariazko bultzada ematea ikerketa talde gutxi duten edo ikerketa tradizio urria duten baina kultura-aberastasuna sortzen duten eta eratu edo egonkortu behar diren jakintza-arloetan, eta ikertzaile berriei laguntzea.

Egiten ari gara

  • Ikerketa eta transferentzia bidez 252 M euro lortu ditugu azken 5 urteetan; 2023an, Euskadin exekutatzen diren 19 ERC laguntzetatik 11 jaso ditugu.
  • Gehiengo sindikalarekin akordioa sinatu dugu, aldi baterako ikertzaileen lan-baldintzak nabarmenki hobetu eta bateratzen dituena.
  • Ikerketa deialdietan genero ikuspegia txertatu dugu.
  • Ikertzaileak kontratatzeko deialdiek plaza kopuruen erreserba bat aurreikusten dute doktore gutxi dituzten jakintza-arloetarako eta ikerketa-taldeetarako.
  • Ikertzaile berrien lidergoa sustatzeko 275.000 eurotik gorako hornidura duen ikerketa-proiektuen deialdi berria.
  • Hamabost katedra eta berrogeita hamlau unibertsitate-enpresa-gizarte gela ditugu, bikaintasunezko prestakuntzarekin, ikerketarekin eta transferentziarekin konprometituta. Zehazki, ikasleen konpromiso soziala sustatzen dugu (bost) unibertsitate-gizarte ikasgelen bidez. Gure agintaldian 34 ikasgela (4 gizarte-gela) eta 7 katedra (+ bi katedra chip) sortu dira.
  • Erakunde liderra (Euskadin) ilerletan eta gizartearentzako Zientzia irekiaren jardueretan: 2024an, Europako Batasunak finantzatutako Ikertzaileen Europako Gaua izeneko bi edizio antolatu ditugu Horizonte Europaren babespean.
  • Enpresa eratorriak sortzen dituen Espainiako lehen unibertsitatea (58 spin-off azken bost urteetan) eta enpresa eta erakundeekin egindako kontratuetatik lortutako diru-sarreretan bigarren unibertsitatea (12,6 milioi euro 2023an).
  • Nazioarteko Babes Egoeran dauden Errefuxiatuei Arreta Emateko Programa indartu dugu, Palestinari eta Ukrainari arreta berezia eskainiaz.
  • 2023an, gure unibertsitateko 3400 pertsonak baino gehiagok ohiturak aldatu dituzte Planet App aplikazioaren eskutik, eta 1200 tona CO2 baliokide baino gehiago murriztea lortu da.
  • Gasteizen garatzen den UnicitiES 2030 programaren bidez Espainian hiri-eraldaketa jasangarriarekin konprometitutako unibertsitate bakarra.
  • UPV/EHUn FECYTen kalitate zigilua duten aldizkarien kopurua % 25 handitu da azken urteotan. 2024an 8 aldizkarik dute zigilu hori.
  • Unibertsitateko 257 ikerketa-taldetatik 97 ( % 76,7) kontzientziatuta daude eta bat datoz Garapen Jasangarriko Helburuekin.
  • ZTBESko eragileekin aliantzak indartuta, bereziki Tecnalia, BERC eta BIOekin: hitzarmenak berrituta eta berritze-prozesuan daude.

Esan genuena

  • Unibertsitatearen konpromisoa hartzea, UPV/EHUren ezagutza eta kultura-ondarea gizarteari hobeto jakinarazteko eta helarazteko.
  • UPV/EHU aitzindaria izatea euskal gizartearen kultura zientifiko eta humanistikoaren hobekuntzan; euskarari eta euskal kulturari arreta berezia emanez.
  • Erreferentziazko unibertsitatea izatea genero-berdintasunean eta, oro har, ezagutzaren eta prestakuntza handiko giza kapitalaren aprobetxamenduan, Garapen Jasangarrirako Helburuak  (GHJ) lortzeko.
  • Unibertsitateak gizarte-kulturan eta haren produkzio-sarean duen presentzia eta eragina handitzea.

Egiten ari gara

  • Ostatu sozial eta solidarioarekin konpromisoa hartu dugu, udalekin (Ermua eta Santurtzi) eta elkarteekin (Kuvu, Peñascal fundazioa) egindako hitzarmenen bidez.
  • Gabriel Aresti Katedra sortu dugu Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Sormen Ola programa Loraldiarekin.
  • Zitek enpresa hazitegiko 10 start up-ek ekintzailetzari buruzko sariak lortu dituzte.
  • Araba Campus INIZIA ekintzailetza programan parte hartzea bikoiztu da (200 lagun 2020-21 ikasturtean, 430 2023-24an).
  • Etorkizuna Eraikiz ekimenaren esparruan Gipuzkoako Foru Aldundiarekin sinatutako hitzarmenen bidez, lurralderako estrategikoak diren 30 ikerketa-proiektu baino gehiago finantzatu dira azken 4 urteetan.
  • BIKAIN ziurtagiria lortu da hiru Campusetako errektoreordetzetan (urrezko maila Gipuzkoan, zilarrezkoa Araban eta Bizkaian eskatuta dago).
  • UPV/EHUn izena ematen duten Iparraldeko ikasle kopuruak goraka egin du azken urteetan.
  • IRIek euskara ikas dezaten eta ikasleek euskararen aipamena lor dezaten programak jarri dira abian.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiarekin Joxe Azurmendi eta Jose Migel Barandiaran Katedrak sortu dira.
  • UPV/EHU da Gazako egoeraren inguruan konpromiso handiena hartu duen Estatuko unibertsitatea, Gobernu Kontseiluak adostasun handiz onartutako manifestu batean.

Esan genuena

  • Lan-baldintza egokiak eta etorkizuna duten lanpostu egonkorrak izatea. Giza ingurune kolaboratiboak eta integratzaileak sortzea.
  • Irakasle eta ikertzaileen eta AZPren premien urte anitzeko plangintza egitea, eta haien lanbide-karrera sustatzea.
  • Langileen batez besteko adina txikitzea.
  • Unibertsitate-komunitatearen erantzunkidetasuna, partaidetza eta inplikazioa erabakiak hartzean eta UPV/EHUren proiektuetan; bereziki, gazteenen artean.
  • Banakako eta taldeko lanaren prestigioa eta aintzatespena.
  • Ikasle bakoitzak zeregin aktiboa eta erantzunkidea izatea bere ikaskuntza-prozesuan.
  • Prestakuntza egokitzea, pertsonek jasotzen duten prestakuntza unibertsitatearen misioarekin bat etor dadin.
  • Campusak atseginak izatea, eta unibertsitate-bizitza areagotzea.

Egiten ari gara

  • Jardun Akademikoaren plana LOSUra egokitu da, errealista eta unibertsitate-komunitatean adostasun handia lortu duen Jardun izeneko irakasle-ikertzaileen banakako jarduera Planaren bidez
  • Aurrekaririk gabeko plaza-kopurua sortu eta deitu dugu, bai promoziokoak (200 baino gehiago, boskoiztu egin dugu), bai egonkortzekoak (500 baino gehiago, bikoiztu egin dugu) eta, batez ere, karrera akademikoaren hasierakoak Irakasle laguntzaile doktoreko ia 1000 plaza deitu ditugularik.
  • Laguntzaile doktoreentzako ikerketa-tarteak  (6 urtekoak) aitortzea eta ordaintzea.
  • Nabarmen murriztu dira lanpostu egonkorra eta promozioa lortzeko itxaron-zerrendak. Horrela, batez beste bi urtez aurreratu da plaza iraunkorren eta promoziozkoen itxarote-denbora.
  • Akordio garrantzitsuak lortu ditugu eragile sozialekin/ordezkari sindikalekin hainbat arlotan: doktore aurreko eta ondorengo ikertzaileen baldintzak, lan-poltsen araudia eta erretiroa hartu aurreko baldintzak. 
  • Irakasle eta ikertzaileen karrera garatzen hasiera-hasieratik laguntzea: laguntzaile doktoreak prestatzeko ABIATU programa abian jartzea eta UIPRE ikastaroetan plaza kopurua bikoiztea.
  • 2024ko abenduaren 31rako, TEKAZELen behin-behinekotasun tasa % 8tik behera murriztuko da, 1.148 lanposturi eragiten dieten 2019, 2020, 2021 eta 2022ko EPEetatik eratorritako hautaketa-prozesuak ebatzi ondoren.
  • Erretiroa hartu aurreko baldintzak hobetzeko akordioa.
  • Zaurgarritasun-egoeran dauden 4.000 ikasleri baino gehiagori eman zaie arreta UPV/EHUren Inklusio Planekin lotutako programetan, 2021-2024 aldian.
  • UPV/EHUko Ikastegietan Entzuteko eta Erantzuteko Sarea sortu da. Sare horretan dagoeneko 26 ikastegi eta atal eta 160 pertsona baino gehiago daude.
  • Praktiken kopuruari eutsi diogu 2024ko lehen hiruhilekoan, ordaindu gabeko praktikak egiten dituzten ikasleak Gizarte Segurantzaren sisteman sartu eta gero (4.000 alta baino gehiago).
  • Unikoak programa berrian 1.900 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute eurek antolatutako kultur jardueretan.
  • UPV/EHUk First Lego League – Euskadi torneoetako bat antolatu du lehen aldiz Arabako campusean (900 parte-hartzaile baino gehiago, 34 talde; 300 gazte baino gehiago).
  • Egonkortu egin dugu Gipuzkoako Campusean sortutako EGOkITU programa (6. edizioa egin da aurten), eta 14-16 urteko 800 ikasle baino gehiago gure campuseko 8 ikastetxeetara ekartzea lortu dugu.
  • EHUkirola programan parte hartzeak gora egin du nabarmen urtez urte, eta 2022-23 ikasturtean 15.331 pertsonak hartu dute parte 3 campusetan.
  • Ekitaldi eta aintzatespen ugari (25 urte, espediente onenak, euskara eta GJHei buruzkoak, Docentiaz, Berdintasuna, Unidibertsitatea, besteak beste)

Esan genuena

  • Bi norabideko komunikazioa, eta enpatikoa, unibertsitateko kargudunen artean eta unibertsitate-komunitatearekin.
  • Prozesuen gardentasunaren eta horiek sor dezaketen burokraziaren arteko oreka, eraldaketa digitalaren prozesuaren aurrerapenek eskaintzen duten aukera aprobetxatuz.
  • Proiektu estrategikoen garapena oztopa dezaketen arau-oztopoak eta lan zama administratiboak kentzea, interes publikoa edo Unibertsitatearena lortzea bermatzeko beharrezkoak ez direnean.
  • Finantzaketa publikoa eta pribatua hobetzea. 
  • Genero-berdintasuna sustatzea unibertsitateko lidergoan.

Egiten ari gara

  • Itsasgune proiektua inauguratu da, itsasoari lotutako irakaskuntza, ikerketa eta transferentzia berritzeko gunea
  • Gasteizko Ingeniaritza Eskolan Mobility Lab- campus aliantza sortu da Mobility Lab Fundazioarekin.
  • Gobernu Kontseiluaren Ekonomia Batzordean UPV/EHUren Kontabilitate Analitikoaren eredua aurkeztu da, gure baliabideen kudeaketa erraztuko duen tresna.
  • UPV/EHUren aurrekontua % 21,41 handitu da 2021ean agintaldia hasi zenetik (437.374.467 €) – 2024 (531.031.332 €)
  • Fakturen eta kontratuen sinadura elektronikoa denbora erdian egiten da, jarduketa bakar batekin. Wifi sare berria, sarbide-puntu gehiagorekin (estaldura handiagoarekin) eta konexio-abiadura handiagoarekin jarri da.
  • Emakumeen lidergorako A-leader programa sortzea TEKAZELentzat.
  • Norberak aukeratutako izena aldatzeko protokoloa eta UniDibertsitate eguna urtero ospatzea onartzea
  • Kontziliazio-gida eta kontziliazio-neurriak hobetzeko akordio berria egin genuen sindikatu guztiekin 2022an. Alares Fundazioak kontziliazioaren estatuko saria jaso genuen horregatik.
  • 2023an Berdintasunerako Zuzendaritzara bideratutako aurrekontua bikoiztu genuen, eta 2024an kopuru hori beste % 18 handitu da. Zuzendaritza beste teknikari batekin indartu da 2022tik. IV. Berdintasun Planak 2024-2028, bi milioi eta erdi eurotik gorako aurrekontua du.
  • Estatutuak erreformatu ditugu, irakasle eta ikertzaile ez-iraunkorren ordezkaritza hobetzeko eta ikasleen parte-hartzea errazteko; klaustroaren araudia erreformatu dugu parte-hartzea errazteko.
  • Adostasun handia lortu dugu unibertsitate-komunitatean oinarrizko bizikidetza-printzipioak finkatzen dituzten arauetan: kode etikoa eta ikasleen bizikidetza- eta diziplina-araudiak.
  • Unibertsitate-komunitatearen komunikazio eta parte-hartze handiagoa gobernu onaren prozeduren bidez: kontsulta publikoa, administrazio-sinplifikazioa eta laburpen exekutiboak.
  • Errektorearen eta bere taldearen aldizkako bilerak ikastetxeetako zuzendaritzekin, sailetako zuzendaritzekin, ikerketa-talde eta -zentroetako IPekin, ikasleekin, irakasle gazteekin, TEKAZELekin.
  • Hitzarmenen leihatila bakarra eta COARD (gora jotzeko errekurtsoen leihatila bakarra eta araudiaren harmonizazioa eta koordinazioa) martxan jarri da.
  • Eusko Jaurlaritzarekin sinatutako Kontratu Programaren bidez Unibertsitateko azpiegiturak berritzeko eta hobetzeko finantzaketa lortu da, 5,4 miloi euro urtero hain zuzen ere. Era berean, Basurtuko Ospitalaren ondoan Medikuntza eta Erizaintza Fakultate berria eraikitzeko finantzaketa lortu da, gizartera hurbiltzeko aukera emanez.

APRENDIZAJE

Masterreko plazen okupazio-tasa % 75ekoa izan da
azken ikasturtean.

BALOREAK

Unibertsitateko kideen arteko bizikidetzarako oinarrizko printzipioak finkatzen dituzten arauetan adostasun handia.
(Kode etikoa, Bizikidetza arautegia).

CREATIVIDAD

Sormena sustatzen dugu curriculumetik kanpoko jardueretan ere. Adibide gisa, Unikoak programa berrian 1.900 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute, ikasleek eurek ere antolatu eta diseinatutako kultur jardueretan.

DIVERSITÉ

Hautatutako izena aldatzeko protokoloa eta urtero UniDibertsitate eguneko ospakizuna egitea onartu ditugu.

INNOVATION

Itsasgune izeneko proiektua inauguratu da, itsasoari lotutako irakaskuntza, ikerketa eta transferentzia berritzeko espazioa.

JAKINTZA

Hamabost katedra eta berrogeita hamaika
unibertsitate-enpresa-gizarte gela sortu ditugu.

KULTURA

Gabriel Aresti Katedraren sorrera BFA-DFBrekin batera.

LANKIDETZA

Zerbitzuen bidezko ikaskuntza eredua bultzatzeko hitzarmenak sustatzea, hala nola Down Sindromea Fundazioarekin sinatutakoa.

MOTIVACIÓN

INIZIA Araba Campus ekintzailetza-programako parte-hartzea bikoiztu egin da.

NORTASUNA

Irakasle-ikertzaileen euskara ikasteko programa eta ikasleentzako euskarazko aipamena abian jartzea.

ODS

ODS GJHekin loturiko 1000 GRAL eta MAL baino gehiago bultzatzea.

PROJECT

Inoiz baino plaza gehiago sortu eta deitu dira, bai promoziokoak, bai egonkortzekoak eta, batez ere, karrera akademikoaren hasierakoak (1000 laguntzaile doktore plaza berri).

QUALITY

Campuseko hiru errektoreordetzetan BIKAIN ziurtagiria lortu da.

RESPONSABILITY

UPV/EHU da Gazako egoeraren inguruan konpromiso handiena hartu duen Estatuko unibertsitatea.

SOCIEDAD

Enpresa eratorriak (spin-off) sortzen
estatuko lehen unibertsitatea.

TRANSFERENCIA

Gipuzkoako lurraldearentzat estrategikoak diren 30 ikerketa proiektu baino gehiago finantzatu dira azken 4 urteetan.

UNIVERSIDAD

Unibertsitateko komunitatearen komunikazioa eta parte-hartzea handitu da, gobernu onaren prozeduren bidez.

VERITAS

UPV/EHUko Kontabilitate Analitikoaren eredua aurkeztu da Gobernu Kontseiluaren Ekonomia Batzordean.

XERKATU

Urtero, 300 pertsona baino gehiago predoc eta posdoc kontratuetan.

YIELD

Erretiroa hartu aurreko baldintzak hobetzeko akordioa.

ZIENTZIA

Erakunde liderra (Euskadin) gizartearentzako zientzia irekiko jardueretan.