UPV/EHUko errektore izateko hautagaia

Aniztasunean
hazten
#ehuntzen

Aniztasunean
hazten
#ehuntzen

2024ko azaroak 26

UPV/EHUko errektorerako hauteskundeak

Lau urte hauetan aurrerapen esanguratsuak lortu ditugu. Datu globalek berez hitz egiten dute: Shanghaiko rankingean dugun posizioa, sinatutako kontratuak, gradu eta masterren arrakasta, gure unibertsitatearen eragin soziala eta jasangarritasunaren hobekuntza, etab. Baina lupa gertuenean jartzen badugu, harrotasunez betetzen naute pertsonen bizitza hobetzen duten lorpen kolektiboek, hala nola gure ikasleentzako entzuteko eta erantzuteko sare bat sortu izanak, baliabideak eman eta beren kultur proiektuak sortzera animatzeak, eta gure langileen lan- eta soldata-baldintzak hobetzeak.

Gure konpromisoa argia da: entzuten, lanean eta gobernatzen jarraitzea ilusioz, anbizioz eta dedikazioz unibertsitate gero eta hobea, inklusiboagoa, berritzaileagoa eta kide guztien eta gizarte osoaren ongizatearekin konprometituagoa ehuntzeko.

Aniztasunean hazi egiten garelako lortuko dugu, ehuntzen.

Eva Ferreira